Euskal hizkuntzalaritza
Euskal hizkuntzalaritza edo euskalaritza euskara aztergai duen hizkuntzalaritza eta filologiaren adarra da, XIX. mendearen hasieran sortua. Hain zuzen ere, euskal hizkuntzalaritza Wilhelm von Humboldtekin hasi zela jo ohi da —ordu arte, euskarari buruzko teoriak mitoetan zeuden oinarriturik[1][2]— eta euskal hizkuntzalaritzak izan duen ikertzailerik handiena Koldo Mitxelena da.[3][4] Arlo horretan diharduenari euskal hizkuntzalaria, euskal filologoa edo euskalaria deritzo.
Zenbait euskalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. mendetik aurrera topa daitezke euskarari buruzko zenbait testu aurre-zientifiko; euskararen apologiak eta Tubalismo bezalako teoriak hauspotzen-eta. XVIII. mendean Manuel Larramendik egin zituen euskara aztertzeko eta deskribatzeko lanik sistematikoenak... Gero, XIX. mendetik aurrera, euskarak hainbat hizkuntzalariren interesa sortu zuen, Euskal Herritik kanpo ere bai. Hona Euskal Herritik kanpo sortutako euskalari batzuk:
- Lorenzo Hervás (1735 – 1809).
- Wilhelm von Humboldt (1767 – 1835).
- Louis Lucien Bonaparte (1813 – 1891).
- Wentworth Webster (1828-1907).
- Hugo Schuchardt (1842 – 1927).
- Ramón Menéndez Pidal (1869 – 1968).
- Henri Gavel (1880 – 1959).
- René Lafon (1899 – 1974).
- Gerhard Bähr (1900-1945).
- Karl Bouda (1901-1979).
- André Martinet (1908-1999).
- Antonio Tovar (1911-1985).
- Larry Trask (1944-2004).
- Theo Vennemann (1937- ).
- Eduardo Orduña
- David Lindemann (1976- ).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Juanan Hernández: «Humboldt eta Atxaga», El País, 2000-12-04.
- ↑ Juan Madariaga: «Euskal hizkuntzaren inguruko eztabaida Aro Foralean», Sareko Euskal Gramatika.
- ↑ Henrike Knörr, Jean Haritxelhar eta Mikel Ugalde (1987): Koldo Mitxelena, Bidegileak bilduma, 1. zenbakia, 1994.
- ↑ Fermin MUNARRIZ: «https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20101114/232000/eu/Euskarak-eraman--ninduen-abertzaletasunera"», Gara, 2010-11-14.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |