Wilhelm von Humboldt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm von Humboldt
WilhelmvonHumboldt.jpg
ambassador of Germany to the United Kingdom (en) Itzuli

Bizitza
Izen osoaFriedrich Wilhelm Christian Karl Ferdinand von Humboldt
JaiotzaKabinetthaus (en) Itzuli eta Potsdam1767ko ekainaren 22a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBerlin1835eko apirilaren 8a (67 urte)
Hobiratze lekuaTegelko jauregia
Familia
AitaAlexander Georg von Humboldt
AmaMarie-Elisabeth von Humboldt
Ezkontidea(k)Caroline von Humboldt
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAlma Mater Viadrina (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
latina
antzinako greziera
alemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, diplomazialaria, antropologoa, irakaslea, politikaria, filosofoa, idazlea eta historialaria
Lantokia(k)Frankfurt Oder
Enplegatzailea(k)Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Alemaniar Arkeologia Institutua
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
American Antiquarian Society (en) Itzuli
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Société nationale des Antiquaires de France (en) Itzuli
MugimenduaGerman new humanism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 133549018 Edit the value on Wikidata
Wilhelm von Humboldten estatua, Berlingo Humboldt Unibertsitatean.

Wilhelm von Humboldt edo jaiotzez Friedrich Wilhelm Christian Carl Ferdinand (Potsdam, 1767ko ekainaren 22a – Tegel, 1835eko apirilaren 8a) hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noble prusiarra izan zen. Besteak beste, bere herrialdeko hezkuntza sistema diseinatu zuen, eta Humboldt-Universität izeneko Berlingo unibertsitatea sortu zuen[1] 1810ean. Alexander von Humboldt anaia gaztea zientzialari eta naturalista ospetsua izan zen. Euskara zientziaren ikuspegitik aztertzen lehenengoetarikoa izan zen.[2]

« Bere garaian aitzindaria izan zela esan daiteke, euskara eta euskal kultura berak sartu baitzituen zientzian. Bultzada handia eman zien, eta berak sortutako eraginagatik hasi ziren zientzilariak euskara ikertzen. »
Jose Antonio Arana Martija[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats batean jaio zen. Bere aitaren partez, Pomeraniako familia burgesa zuten. Bere aitona, Prusiako armadan ofiziala izan zen eta 1738an noble izendatu zuten meritu militarrengatik eta berak hala eskatuta. Bere semea, Alexander Georg ( Wilhemen aita) ere armadan egon zen eta Elisabeth von Holwede alargunarekin ezkondu zen 1766an. Horrela, Tegel jauregia eskuratu zuen.

Tegelen (Prusia) jaio zen. Gurasoek pertsona ospetsuen eskuetan utzi zuten haien semeen irakaskuntza. Alexander von Humboldt zientzialari naturalista ospetsuaren anaia izan zen. Biek irakaskuntza horien abantaila izan zuten eta jakintsu erreferente bilakatu ziren. Wilhelm von Humboldt bere garaiko maila intelektual handienetako pertsonaia izan zen, eta haren ikerlanak oraindik ere ezinbesteko erreferentzia dira hainbat arlo zientifikotan, hizkuntzalaritzan, esaterako. Hala nola, Makroekonomia, estatistika eta filosofia ikasi zituten unibertsitatera joateko ikasketetan. Neguan Berlinen ikasten zuten eta udan, berriz, Tegelen. Irakasleetako bat Gottlieb Johann Christian Kunth izan zen. Hark Humboldt familiaren aldamenean pasa zuen bere bizitza osoan eta familiaren panteoian sartu zuten 1829ean zendu zenean.

Hamahiru urterekin Wilhelmek ederki egiten zuen grekeraz, latinez eta frantsesez eta hizkuntza horietako idazle literario famatuenak ezagutzen zituen. Ikasteko zuen ahalmenak helduak ikaratu zituen. Markus Herz, sendagilearen etxea ere bisitatu zuten bi anaiek, filosofia eta fisika klaseak ematen baitzituen. Bertan, Wilhelmek Henriette Herz ezagutu zuen eta maitemindu egin zen. Hala ere, geroago Caroline von Dacheröden ezagutu zuen eta hurabilakatu zen bere emazte.

Amak gobernuan lan egiteko adin jakitea nahi zuen horregatik izan zuten irakaskuntza hori. Ideia berak abokatua izatea zen eta bere anaia, Alexander, ekonomia ikasketak burutuko zituen. Biek Fráncfort der Oderko univertsitatean hasi ziren, baina, Wilhelm utzi egin zuen lehenengo hilabeteetan eta 1788ko udaberrian Gotingako unibertsitatean matrikula egin zuen.

Gotingako unibertsitatean bere nahiak jarraitu zituen. Bertan filosofia, historia eta antzinako hizkuntzak ikasi zituen. Irakasle handiekin ikasi zuen, hala nola, Georg Christoph Lichtenberg eta Christian Gottlob Heyne. Urte honetan ezagutu zuen Caroline von Dacheröden. Bion arteko eskutitzak familien eredu bilakatu zituen alemaniako burgesiarentzat XIX eta XX. mendeetan.

1788 urte amaieran Gotinganetik Rin aldera bidai bat hasi zuen, Friedrich Heinrich Jacobiekin. Bidai honetan Georg Forster (munduari buelta emandakoa) ezagutu zuen. 1789ko udan Parisera joan zen Iraultza Frantsera ezagutuz.Gabonak Weimaren pasa zituen bere neskarekin eta Friedrich Schiller eta Johann Wolfgang von Goethe ezagutu zituen han.

1790ean, ikasketak burutu ostean gobernuarentzat lanean hasi zen.1791ko Ekainaren 29an ezkondu zen eta Turingian zegoen Dacheröden etxean bizitzera joan ziren. Biek grekera kultura, artea eta filosofia landu zuten eta Halleko hantzineko hizkuntzen filologoarekin (Friedrich August Wolf) eskutitzak partekatu zituzten.

1794ean Jenara joan zen bizitzera familiarekin, Schiller lan egiten ari zen hirira. Lehenik Schillerekin eta gero Goetherekin harreman estuak izan zituen eta bien lanetan eragina izan zuen. Bere eragina Schillerren Wallenstein-ean etaGoethen Herrmann und Dorothean antzematen da.

Ama (Elisabeth von Humboldt) hil egin zenean(1797) dirua anaiei pasa zen eta Schillerekin zuten harremana amaitu egin zen. Wilhelmek Tegeleko jauregiaz kargu egin zen eta Alexander Ameriketara bidai zientifiko bat egiteko erabili zuen dirua.

Wilhelm bere familiarekin Parisera bizitzera joan zen eta hango pertsonaia garratzitsuak ezagutu zituen David margolari iraultzailea, Abate Sieyés edo Madame de Staël adibidez. Handik abiatu zen gurera etorri zenean.

Hizkuntzalaria, poeta, literatur kritikoa eta politikoa izaki, orduko kulturaren gizon sonatuenekin harremanak izan zituen, hala nola Goethe edo Schillerrekin, eta Euskal Herrian, Mogel, Astarloa edo Prestamerorekin.

1799an Euskal Herria lehen aldiz zeharkatu zuen, Madrilera bidean. 1801ean lehen bidaian sortarazitako jakin mina ase ahal izan zuen, eta gure herrian zehar hara eta hona ibili zen hizkuntzaz, kulturaz, paisaiaz, ohiturez, erakundeez ohar ugari hartuta. Haien ondorioz idatzi zuen hizkuntza askotara itzulitako "Euskaldunak".

1802an Vatikanora joan zen Prusiaren ordezko bezela. Ez zuen lan ezkerga askorik izan eta Erromako jende boteretsuekin erlazio onak mantentzera aritu zen gehienbat. 1804an Goetheri idatzitako eskutitza da honen lekuko. 1805eko udan bere anaia ameriketatik heldu zen eta bi anaiak hiru hilabete elkarrekin pasa zituzten Erroman.

Frantsezak Jena eta Auersted hiriak hartu zituztenean, Prusia mendean hartu zuten. Berlin hiria 1806an hartu zuten , baina hau guztia Humboldt Erroman zegoela gertatu zen. Nahiz eta berari ez zitzaion ezer gertatu, oso txartu hartu zituen bere herrialdetik ailegatzen ziren berriak. Udazkenean eskutiz hau (zati bat da) idatsi zion Karl August Kanpo Ministroari:

"Ich war niemals ehrgeizig oder interessiert und zufrieden mit dem Posten in dem Lande, das ich bewohne und das ich liebe und habe weder gesucht noch gewünscht, in eine andere Lage zu kommen, aber jetzt ist es mir peinlich, hier müßig zu sein und nichts für das bedrängte Vaterland tun zu können"

Ez naiz inoiz berekoia izan eta beti egon naiz gustura euki dudan postuarekin maite dudan herrialde honetan, ez dut inoiz beste posturik nahi izan edo bilatu, baina orain tristura sentitzen dut hemen ezer egin gabe egon behar izateak, maite dudan herrialdearentzat ezer egin ahal dudala.

Erroman pasa zituen urte hauetan gertakari historiko ugari pasa ziren Prusian baina bera zalbu zegoen Erroman. Tegel jauregia ustu egin zuten lapurrek eta 1808ean bueltatu egin zen. Bueltatu zenean irakaskuntza saila eman zion gobernuak. Lehenengo momentuan onartzeko edo deusesteko zalantzekin egon zen ministroaren menpe egon behar zuelako eta egin nahi zituen aldaketak egiteko askasuna eukiko ez zuen beldurrarekin. Onartu eta erreforma handiak egin zituen. Bere ideietako bat Unibertsitateak Estatuaren kontrolatik aparte egon behar zuela zen. Etapa honetan Caroline Erroman egon zen 1810ra arte. Urte horretan, Vienara bizitzera joan zen bere senarrarekin batera.

1810ean Prusiako hezkuntza ministroa zela, Berlingo Unibertsitatea sortarazi zuen. 1815ean diplomatiko bezala, maila handieneko lanak egin zituen; haren ardura politikoek Europan zehar eraman zuten. Prusiako ordezkari gisa parte hartu zuen Napoleon menperatu ondorengo Europan absolutismoaren Errestaurazioa ekarri zuen Vienako Kongresuan.

1816ean, Franckfurt del Mainera bidali zuten urte batez, eta gero Londonera. 1819ean, ministro izatea lortu zuen. Karlsbad dekretuak sinatu ziren urte horretan. Dekretu hauek liberalen kontra joaten ziren unibertsitateetan eta gatazka ugari egin ziren momentu horietan irakaskuntzan. Karlsbad dekretuak Austria eta Prusiaren artean sinatu ziren. Momentu horretan bi alderdi zeuden, nor baino nor. Alde batean Humboldt eta bestean aldiz, Hardenberg. Naiz eta Whilemek lagun batzuk bildu zituen bere kausarako, azkenean galdu egin zuen norgeiagoka. Urte hartako azken egunean, kargutik bota egin zuten irakaskuntzan egiten ari ziren aldaketen kontra joateagatik.

1820an politika utzi eta hizkuntzalaritzari guztiz eman zitzaion. Lehenetarikoa izan zen hizkuntzalaritza konparatuan; berrehun bat hizkuntza ezagutzera iritsi zen, haien artean euskara, bere kuttunenetakoa[3].

Karl Friedrich Schinkel arkitektoak Tegel jauregia eraberritu zuen eta hara bizitzera joan zen. Luze iraun zuen eraberritasun lanak. 1824ko urrian bukatu baitziren. Estreinaldian, Prusiako printzea egon zen jauregian.

Biek Altes Museuma egin zuten geroago, arkitektoak eraikina eginez eta Humboldtek arte lanak aukeratzen.

1829ean Caroline hil egin zen eta bera zaharkitu egin zen badirudi Parkinson gaixotasunaren sintomekin zegoela. Hala eta guztiz ere, bere bizimoduarekin jarraitu egin zuen eta egunero soneto bat asmatzen zuen.

1830ean erregeak zenbait kondekorazio eman zizkion berari eta gainera estatuko contseiluan egoteko eskatu egin zion.

1835ean zendu zen. Bere familiak Tegel jauregia mantendu egin du eta bertan museoa ere badago. 2006an errestaurazio bat egin zen jauregian eta lorategietan.

Ilargiko Humbolt kraterra bere omenez izendatu zuten. Krater ikaragarri handia da; 207 km diametroduna eta 5160 m zakonera dituena.

Humboldt eta giza prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Egiteko obra handi eta bikaina litzateke, baldin norbaitek

giza ezagutzako diziplina desberdinek, beren hedapen zoriontsurako, eskatzen duten gaitasun propioak adierazteari ekingo balio; bakoitza lantzeko espiritu egiazkoa, eta denak beren artean uztartzeko behar den lotura, gizadiaren heziketa bere osoan osa dadin. Matematikaria, natur zientzialaria, artista, baita sarri filosofoa bera ere beren auzian abiatu ohi dira bere natura propioa ezagutu gabe eta hura bere osotasunean ikusi gabe; aldiz, gutxi batzuk igotzen dira geroago puntu horretara eta perspektiba orokorrago horretara. Baina egoera okerragoan gertatzen da oraindik, diziplina haietako bat bakarra kanpoan uztea hautatu gabe, bere heziketarako guztietatik abantaila atera nahi duena. Askoren artean hautatu beharraren nekean, eta prestutasun faltan, bat edo beste, haren muga estuetatik irtenik, azken helburu propio orokorrago baterako erabiltzeko asmoz, derrigor iristen da goizago edo beranduago bere burua halabeharraren esku uztera, eta zerbait hartzen badu mendeko asmoetarako bakarrik edo denbora laburtzen duen mekanismo soil bezala erabiltzera. Hemen datza arrangurara sarri eta ez zuzentasun gabeko baten arrazoi handienetako bat, alegia, jakitea alferrikako eta espirituaren lantzea antzu geratzen dela, gure inguruan gauza asko egiten dela baina gugan apenas ezer hobetzen dela, eta buruaren heziketa zientifiko goragoko eta gutxirentzat egoki denaren gainetik, gogoaren orokorrago eta bertanagotik baliagarria albora uzten dela.[4]

»
Wilhelm von Humboldt

Humboldt eta foruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Zer harreman eduki behar du monarkia espainiarrak (Frantziako errepublikaren kasuan euskal barrutiek ez dute halako garrantzirik) euskal nazioarekin, euskal lurraldeko indarra eta jarduera Eepainiarrentzat ahalik eta probetxugarrienak izan daitezen? (...) Bigarren galderak interes praktiko handiagoa du, areago gaurko egunean ohiko gauza denean herri desberdinak Estatu bakar batera biltzea. Baina argi eta garbi aitortu beharra dago orain arte beti eman zaiola garrantzi handiagoa desberdintasunetatik etorritako arazoak saihesteari, berezitasunak dakartzaten alde onak baliatzeari baino. »
Wilhelm von Humboldt

Euskalaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzalaritzaren arloan, bere lanik garrantzitsuenak euskarari buruzkoak izan ziren. 1799an etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira bere emaztearekin, bi semeekin eta bere laguna zen Gropius margolariarekin. 1800. urteko apirilean bukatu zuen bidaia luze eta interesgarri honek zirrara sakona eragin zion Humboldti eta, beraz, itzuli egin zen urte bat geroago; zehazki, 1801eko apirilean. Bigarren bidaia hura bere lagun Guillermo Bokelmann-ekin egin zuen eta Bizkaia osoa herriz herri ezagutzeko denbora hartzeaz gain, hainbat egileren lanak ere irakurri zituen; hala nola, José Joaquín de Landazuri, Axular, Antonio Moret, Bourgoing, Dillon eta Arnaud Oihenarten lanak. Horrez gain, harreman zuzena izan zuen Joan Antonio Moguel hizkuntzalariarekin, Pablo Pedro Astarloarekin, Larralderekin eta Garat abeslariarekin.

Humboldten lanen artean bi dira nabarmentzekoak: Berichtigungen und Zusaetze zu Adelungs Mithridates über die kantabrische oder baskische Sprache edo "Adelung-en Mithridates-i zuzenketak eta osaketak kantauriar edo euskal hizkuntzari buruz" (Berlin, 1817) eta Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohnner Hispaniens vermittelst der Vaskischen Sprache edo "Hispaniako jatorrizko biztanleen ikerketaren azterketa euskal hizkuntzaren bidez" (Berlin, 1821).

Lan horietan Humboldtek Euskal Herria idealizatu egin zuen eta euskara hizkuntza perfektutzat hartu zuen. Horrez gain, euskara Europako hizkuntzarik zaharrenen artean kokatu zuen. Haren ikerketak euskoiberismoaren hipotesia sustatu zuen.

Nolanahi ere, Humboldtek euskara laster desagertuko zela iragarri zuen. Horretan ez zuen asmatu, eta euskoiberismoaren alde egitean ere ez; baina euskal hizkuntzalaritzari sekulako bultzada eman zion, Euskal Herrian eta Alemanian. Humboldten lana oinarri izango zuten euskararen azterketa zientziatzat (eta ez asmakizunen bildumatzat) hartuko zutenek.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sokrates und Platon über die Gottheit (Sokrates eta Platon jaungoikotzari buruz), 1787‒1790
  • Ideen zu einem Versuch, die Gränzen der Wirksamkeit des Staates zu bestimmen (Estatuaren boterea murrizteko ideak, 1791-1792 (lehenengoz argitaratua bera hil eta gero, 1851ean).
  • Über den Geschlechtsunterschied (Sexuen ezberdintasunei buruz), 1794
  • Über männliche und weibliche Form (Har eta hemeen formei buruz), 1795
  • Plan einer vergleichenden Anthropologie (Antropologia konparatibarako plana), 1797
  • Das achtzehnte Jahrhundert (XVIII. mendea), 1797
  • Ästhetische Versuche I.: Über Goethe's Hermann und Dorothea (Estetika ikaskuntzak I: Goethen Hermann eta Dorotheari buruz), 1799
  • Latium und Hellas (Lacio eta Hellas), 1806
  • Geschichte des Verfalls und Untergangs der griechischen Freistaaten (Estatu greko azkeen galerak), 1807‒1808
  • Pindars "Olympische Oden" ( Píndaroren oda olinpikoak, grekerazko itzulpena), 1816
  • Aischylos’ „Agamemnon“ (Esquiloren Agamenón , grekerazko itzulpena), 1816
  • Berichtigungen und Zusaetze zu Adelungs Mithridates über die kantabrische oder baskische Sprache (Adelungen Mithridatesaren zuzenketak eta luzapenak hizkuntz kantabrikoa edo euskerari buruz), 1817.
  • Über das vergleichende Sprachstudium in Beziehung auf die verschiedenen Epochen der Sprachentwicklung (Linguistika konparatibari buruz linguistikaren garai ezberdinetan konparatuz), 1820
  • Über die Aufgabe des Geschichtsschreibers (Historien idazlearen helburuari buruz), 1821
  • Prüfung der Untersuchungen über die Urbewohner Hispaniens vermittelst der Baskischen Sprache (Hispaniako lehen biztanleen azterketaren hausnarketa euskararen bitartez), 1821
  • Über die Entstehung der grammatischen Formen und ihren Einfluss auf die Ideenentwicklung (Forma gramatikalen agerrerareni buruz eta ideien sorreran eduki duen garrantzia), 1822
  • Über die Buchstabenschrift und ihren Zusammenhang mit dem Sprachbau (Idazkera alfabetikoari buruz eta hizkuntzaren bilakaerarekin duen harremena), 1824
  • Bhagavad-Gitá (Bhagavad-Gita), 1826
  • Über die unter den Namen Bhagavad-Gitá bekannte Episode des Maha Bharata (Maha Bharataren atalari buruz, Bhagavad-Gita izenaz ezaguna dena), 1826
  • Über den Dualis (Dualari buruz), 1827
  • Über die Sprache der Südseeinseln (Hegoaldeko itsasoen irlen hizkuntzari buruz), 1828
  • Über die Verwandschaft der Orisadverbien mit dem Pronomen in einigen Sprachen (Oris adberbioen antzekotasunari buruz izkuntz batzuen pronombreekiko), 1830
  • Über Schiller und den Gang seiner Geistesentwicklung (Schilleri buruz eta bere jakituriaren desagerpenari buruz), 1830
  • Rezension von Goethes Zweitem römischem Aufenthalt (Goethek Erroman bigarren egonaldian izandako galera), 1830
  • Über die Verschiedenheit des menschlichen Sprachbaus und seinen Einfluss auf die geistige Entwicklung des Menschengeschlechts (gizakion hizkuntzarn estrukturen ezberdintasuanei buruz eta bere eragina gizakion eraldaketa intelektulena izandako eragina), 1836
  • Über die Kawisprache auf der Insel Java (Kawi hizkuntzari buruz Javako irlan), 1836 - 1840
  • Gesammelte Schriften (Idazmen bilduak), Preußischen Akademie der Wissenschaftenren edizioa, Albert Leitzmann, Berlin 1903-1936, berriz imprimatua 1968ean
  • Werke in fünf Bänden (Bost tomotako Lana), edizio luzatua, Darmstadt 2002
  • Über die Verschiedenheit des menschlichen Sprachbaues und ihren Einfluß auf die geistige Entwicklung des Menschengeschlechts (Gizakion hizkuntzaren estrukturen ezberdintazunei buruz eta bere eragina gizakion eraldaketa intelektulena izandako eragina), Paderborn 1998
  • Über die Sprache. Reden vor der Akademie (Hizkuntzari buruz. Academiaren diskurtsoak), Tübingen 1994
  • Bildung und Sprache (Hizkuntza eta hezkuntza), 5. edizioa zuzendua, Paderborn 1997
  • Ideen zu einem Versuch, die Grenzen der Wirksamkeit des Staats zu bestimmen (Estatuaren boterea murrizteko proiektua egiteko ideiak), Stuttgart 1986

Euskarara ekarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Idazki hautatuak.[5]

Esaldi ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gobernurik onena beharrezkoa ez dena bilakatzen dena da.
  • Ikaragarria da arimak gorputzean eragiten duen indarra.
  • Nor bere buruaren nagusi denak, bere jomuga bera baino garrantzitsuagoa da.
  • Hizkuntzak herrien arimen kanpo-manifestazioak dira.
  • Benetako gozotasuna, burua eta gorputza lantzetik dator; biek daude beti lotuta.
  • Euskara formazio perfektuenetako hizkuntza da, hitzen egituragatik, laburtasunagatik eta adierazpenek duten indarrarengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Humboldt unibertsitatearen historia labur bat
  2. a b Juanan Hernández: «Humboldt eta Atxaga», El País, 2000-12-04.
  3. Zumalakarregi Museoaren Webgunearen artikulua CC-BY-SA lizentziapean argitaratua
  4. Humboldt, Wilhelm von. (2001). Idazki hautatuak. (1. argit. argitaraldia) Klasikoak ISBN 84-88303-29-7. PMC 433932152. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  5. Humboldt, Wilhelm von. (2001). Idazki hautatuak. (1. argit. argitaraldia) Klasikoak bilduma ISBN 84-88303-29-7. PMC 433932152. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm von Humboldt Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Wilhelm von Humboldt