Euskalduna (aldizkari foruzalea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Euskalduna (argipena)»
Euskalduna
MotaAstekari politikoa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania, euskara
Argitaratze lekuaBilbo
Historia
IdeologiaForuzaletasun, euskal nazionalismo
ZutabegileakTelesforo Aranzadi, Resurrección Maria Azkue, Felipe Arrese Beitia

Euskalduna 1896-1909 urteen artean Bilbon argitaraturatutako astekari politiko elebidun bat izan zen. Euskal-Erria elkarte foruzalearen baitan Ramon de la Sotak ordezkatzen zuen korrontearen agerkaria izan zen. 1898an Sotaren taldea Sabin Aranaren EAJrekin bateratu zenean astekariaren ideologia hasierako foruzaletasunetik euskal nazionalismorako jauzia egin zuen. Mugimendu politiko horren baitan joera moderatuaren alde egin zuen. Desagertu zenean Euzkadi egunkariak hartu zuen bere lekukoa. Elebiduna zen, baina gaztelaniak euskarak baino pisu handiagoa zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]