Euskal-Erria elkartea
Euskal-Erria elkartea | |
---|---|
Presidentea |
Fidel Sagarminaga Ramon de la Sota |
Sorrera | 1879 |
Desegitea | 1898-1899 |
Egoitza nagusia | Bilbo |
Ideologia politikoa | Foruzaletasuna |
Euskal-Erria edo Euskalerria XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieran Bilbon egoitza izan zuen elkarte foruzale liberal bat izan zen. Bere ibilbide laburrean foruzaletasun liberaletik euskal abertzaletasunara jauzi egin zuen, gerora EAJ alderdia izango zena osatzeko garrantzi handia izan zuelarik, bai eta 1916an sortu zen Comunión Nacionalista Vasca alderdian ere. Gaztelaniaz, Euskalerriako ezizena eman zieten elkarteko kideei.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1879an Fidel Sagarminaga bizkaitar foruzaleak sortu zuen, horretarako berak aurretik sortutako Euskal Batasunaren Alderdi Foruzalea (gaztelaniaz Partido Fuerista de Unión Vascongada) alderdia oinarritzat hartu zuen. Euskal-Erria elkarteko lehenbiziko presidentea Sagarminaga izan zen.
Behin 1894an Sagarminaga hil eta gero, Euskal-Erria elkarteko presidente berria Ramón de la Sota izan zen.[1] Honek, Euskal-Erria elkartea pentsamolde abertzalera hurbildu zuen, aurreko foruzaletasuna euskal abertzaletasunagatik.
1898an Euskal-Erria elkartea Bizkai Buru Batzar alderdi abertzalearekin elkartu zen, elkarte foruzaleko kideak Ramon de la Sota buru zutela alderdi abertzalera iragan zirelarik. 1899an Bilbon bi erakundeetako kideek lehenbiziko Euskal Zentrua (Centro Vasco) zelakoa ireki zuten.
Euskal-Erria elkarte honetako kide gehienak lanbide liberaletako jendea ziren: enpresaburuak, arkitektoak, medikuak eta abokatuak, hortaz ekonomikoki euskal abertzaletasunari laguntza edo babes handia eman zion jendea.
XX. mendean Ramon de la Sota enpresaburua euskal abertzaletasunaren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat bilakatu zen, 1918an EAJren ordezkaritzat Espainiako Gorteetako diputatu izan zelarik.