Eva Calvo Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Calvo Gómez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEva Calvo Gómez
JaiotzaMadril1991ko uztailaren 29a (32 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaLeganés
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria
Pisua57 kilogramo
Altuera1,76 metro

Olympic.org: eva-calvo-gomez Edit the value on Wikidata

Eva Calvo Gómez (Madril, Espainia, 1991ko uztailaren 29a) taekwondon lehiatzen den kirolari Espainiarra da. 57kg-ko kategorian lehiatzen da eta Europako txapelduna izan zen 2014. urtean, gainera, zilarrezko dominak irabazi zituen 2015eko Bakuko Europako Jokoetan eta 2016ko Rio de Janeiroko joko Olinpikoetan.[1] 2015. urtean, Espainiako Taekwondo Federazio Nazionalak emakumezkoen urteko atleta onena izendatu zuen.[2]

Bi domina irabazi ditu Taekwondoko Munduko Txapelketan, zilarra 2015ean eta brontzea 2013an, eta urrezko domina bat 2014ko Europako Taekwondo Txapelketan.

Gainera, zilarrezko domina lortu zuen Shenzhenen Unibertsitatean 2011n, eta urrezko lau domina Taekwondoko Sari Nagusian: Manchester 2013an, Suzhou, Astana eta Manchester 2014an.


Calvo lehenago atletismoan trebatu zen eta taekwondoan hasi zen 2006an, 15 urterekin. Marta Calvo, ahizpa txikia, nazioartean lehiatzen da , baina 62 kg-ko dibisio astunagoan. Ingeniaritza informatikoa eta matematika ikasten ari da Calvo Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.[2]

Nazioarteko palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Herrialdea Domina Kategoria
2016 Rio de Janeiro (Brasil) Zilarra –57 kg
Munduko Txapelketa
Urtea Herraildea Domina Kategoria
2013 Puebla (Mexiko) Brontzea –57 kg
2015 Txeliabinsk (Errusia) Zilarra –57 kg
Europako jokuak
Urtea Herrialdea Domina Kategoria
2015 Bakú (Azerbaijan) Brontzea –57 kg
Europako txapelketa
Urtea Herrialdea Domina Kategoria
2014 Bakú (Azerbaijan) Urrea –57 kg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eva Calvo Gómez Archived 26 August 2016 at the Wayback Machine. rio2016.com
  2. a b Eva Calvo Gómez. nbcolympics.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]