Eva Longoria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eva Longoria
Eva Longoria
Datu pertsonalak
Izen osoa Eva Jacqueline Longoria
Jaio 1975eko martxoaren 15a (39 urte)
Corpus Christi, Texas (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Desperate Housewives
Webgunea www.evalongoria.com
IMDB IMDBko fitxa

Eva Jacqueline Longoria (Corpus Christi, 1975eko martxoaren 15a - ) aktore estatubatuarra da, Desperate Housewives telesaileko Gabrielle Solis pertsonaia dela-ela ospetsua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak mexikarrak, nerabe zenean bere adinakoek haren kontra ematen zuten itsusia zelako. 2001etik 2003ra arte "The Young and the Restless" telesailean debutatu zuen Isabella Brana Williams psikotikoaren pertsonaia interpretatzen eta bere ospea handitzen. Gero, "L.A. Dragnet", gaur kitatuta, egon zen. Hau burutzean, "Desperate Housewives" telesailean Gabrielle Solisen emazte modelo tristearen papera eman zioten. ABC Katean emititzen zuten 2004an.

2003. urtean, People en Español aldizkarian munduko ederrenen artean izendatu zuten eta 2005ean "Maxim" aldizkarian sentsualena.

Tyler Chistopher aktorearekin egon zen ezkonduta 2002 eta 2004an artean. Tony Parker NBAko saskibaloiko jokalariarekin ezkonduta dago orain.

2004ko abenduaren 15ean Rollin Stone aldizkarian aitortu zuen dardaragailuak gustatzen zitzaizkiola. Elkarrizketa horren ondoren, bere jarraitzaileak jostailu erotikoak hasi ziren bidaltzen eta ABCko arduradunek eskatu zioten ematen zuen elkarrizketan dardargailua hitza ez esatea.

L´Oreal enpresarekin kontratu inportante bat dauka bere irudia emateko. Desperate Housewives telesailean sinatutako kontratuan ezin du haurdun jarri sinatu zuenetik hurrengo sei urtetan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001
    • The Young and the Restless Isabella Braña Williams bezala (2001-2003)
  • 2003
    • The Talent Agency the Host bezala
    • Dragnet Det. Gloria Duran bezala
    • Hot Tamales Live: Spicy, Hot and Hilarious Snitch'd Gabby bezala
  • 2004
    • Carlita's Secret Carlita bezala
    • Desperate Housewives Gabrielle Solis bezala
    • The Dead Will Tell Jeanie bezala
    • Señorita Justice
  • 2005
    • Hustler's Instinct Vanessa Santos bezala
    • The 57th Annual Primetime Emmy Awards
    • MTV Video Music Awards 2005 aurkezle bezala
    • The 3rd Annual TV Land Awards
    • The 62nd Annual Golden Globe Awards aurkezle bezala
  • 2006
    • The Sentinel Jill Marin bezala
    • Harsh Times Sylvia bezala
  • 2007
    • How I Met My Boyfriend's Dead Fiancée
    • Foodfight! Lady X ahotsa bezala

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eva Longoria