Ezkerte beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerte beltz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaConvolvulaceae
GeneroaConvolvulus
Espeziea Convolvulus arvensis
Datu orokorrak
HabitatZelai, larre, lorategi, larre-belardi eta Berma
Polinizatzen duHalictidae, Apis, Bombus, Tximeleta eta Sits

Ezkerte beltza edo biurda (Convolvulus arvensis) Europa eta Asiako espezie igokari eta herrestaria da jatorriz. Askotan belar txartzat hartzen da, erraz eta erruz zabaldu egiten delako. Beste landareen gainera igo eta ito egiten ditu. Horretaz gain, errizoma luze batetik sustraiak nonahi botatzen dituenez eremu zabalak hartzen ditu aise eta oso zaila izaten da erauztea.

Lorea
Convolvulus arvensis

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerte beltza landare belarkara eta bizikorra da, 0,5-2 m arteko luze. Hosto bakunak ditu, espiralean jarrita daudenak. Hauek peziolatuak dira, gezi-formakoak nahiz triangeluarrak, osoak edo ia osoak, 2-5 cm luze, 1-3 cm-ko txorten batekin.

Uda betean loratzen da eta ematen dituen loreak turuta-formakoak dira, oso erregularrak, 1 eta 2,5 cm arteko diametrokoak, arrosa argiak edo zuriak, ilunagoak diren bost marra erradialekin. Fruitu marroi argiak ematen ditu, biribilduak, ilegabeak, bina hazi dituztenak. Hegaztiek jaten dituzte eta urtetan ernagarri iraun ahal dute lurrean.

Errizoma herrestaria; zurtoinak, berriz, birakariak, 2 m-ko garaiera har dezaketena.


Herrialde-azpiespezie.

  • Convolvulus arvensis var. arvensis. Hosto zabalak.
  • Convolvulus arvensis var. linearifolius. Hosto estuagoak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore ederrak ematen baditu ere, sastraka kaltegarria izaten da sarritan lorategi eta baratzetan, azkar hazi eta beste landareei kiribiltzen zaielako hauei gaina hartu arte. Horrela, argia, ura eta nutrienteak lortzeko lehian, landatutako landareak eta bestelako landareria ahuldu eta galtzen ditu. Ipar Amerikan, esate baterako, 1739an jada sartua zen laborantzarako landareen haziekin nahasturik eta egun espezie inbaditzailetzat jotzen da.

Kontrola eta kudeaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerte beltza zaila izaten da erauztea, haziek 20 urte ere ernagarri iraun dezakete lurrean eta landare batek 500 hazi eman ditzake. Sustrai sakonek karbohidratoak eta proteinak metatzen dituzte eta horrek behin eta berriro ernatzea ahalbidetzen du pujak erauzi ondoren. Tapiz trinkoak eratzen ditu eta hauek laborantza-alorrak hartzen dituzte laborantzaren etekinak murriztuz. Esate baterako, 1998an Estatu Batuetan landare honek uztaroan eragin zituen galerak 377 miloi dolar baino gehiago balioztatu zituzten. Sortu ere arazo handiak sortzen ditu ibai-ertzak lehenengoratzen egiten diren saioetan, landare lastodunak eta ihidiak itotzen dituelako eta ondorioz, habitat bateko biodibertsitatea murrizten du.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide bazterrak, soroak, larreak eta lur mugituak.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zertxobait toxiko da abereentzat.


Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurda, txildurka, biurda, belarlatz, sapabelarra, kanpantxila-belar, kanpantxilar, pipila, lurruntza, lurruntze txiki,txurrutx, txurrusta-belar, lehuntz, pipalore, amabirgin atorra, birunga, hedetxo, kentidonia, odolbelar,

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]