Ezkia ikastola
| Ezkia ikastola | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Hazparne |
| Koordenatuak | 43°23′02″N 1°18′29″W / 43.384001°N 1.308033°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1982ko irailaren 1a |
| Kontaktua | |
| Helbidea | 3, Lapurdi plaza - 64240 Hazparne eta Place du Labourd 64240 Hasparren |
Ezkia ikastola Lapurdiko Ikastola bat da. Hazparne herrian dago kokatuta.
Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hazparneko ikastola abiatu zen 1972an, 6 ikaslerekin, parrokiak mailegatzen zion Jeanne d'Arc gelan. Bernadette Bibens heletarra zen lehen irakaslea.[1][2]
1982an lehen maila ireki zen udalaren lurretan eraikitako egoitza batean.
2001ean Seaska federazioak lur eremu berri bat erosten du eta egoitza berri bat eraikitzen, 2003an ireki dena. Fase berri baten abiatzea markatzeko, eta lur eremu horretan bota behar izan zuten ezkiaren omenez, ikastolak izenez aldatzen du Ezkia ikastola bilakatzeko.[1]
Ondoko urteetan, ikasle kopuruak igotzen zirenez,, beste ikastola batzuk sortu ziren inguruetan ikasle kopuru emendatzeari aurre egiteko. Ala nola Arberoako ikastola sortu zen 2008an Donamartirin, Baigura ikastola Lekornen 2010an[3][4][5] eta Beskoitzeko ikastola 2013an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Frantsesez) Arotçarena, Jean. (2012-03-16). Avec 6 élèves en 1972. ISSN 1760-6454. (kontsulta data: 2021-12-23).
- ↑ «Ezkia Ikastola - École Hasparren --» www.ezkia.org (kontsulta data: 2021-12-22).
- ↑ (Frantsesez) Fère, Richard Picotin et Emmanuèle. (2010-03-09). A Mendionde et Itxassou, deux nouvelles ikastola. ISSN 1760-6454. (kontsulta data: 2021-12-23).
- ↑ (Frantsesez) «Baigura ikastolaren 10 garren urtebetetzea. Arantxa Uhalde.» France Bleu (kontsulta data: 2021-12-23).
- ↑ «Historikoa | Baigura ikastola» www.baigura-ikastola.com (kontsulta data: 2021-12-23).
