Ezkontza odolkide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ezkontza odolkideakingelesez: cousincest— aiton-amona berdina edo beste gertuko ahaide bat dutenen arteko ezkontzak dira. Ezkontza mota hauen onarpena oso aldakorra da, hasi egokia eta desiragarria izatetik, ezohikoa baina legezko izatera, eta intzestutzat eta legez kanpokotzat hartu bitarte. Nahiz eta mendebaldeko kulturan estigmatizatuan egon[1], nahiko arrunta da oraindik Ekialde Hurbilean non zenbait herrialdeetan ezkontzen erdia diren[2]. Mundu mailan, hamar ezkontzetatik bat lehenengo eta bigarren mailako lehengusuen artekoa da[3].

Kultur anitzetan onartua izan den ezkontza odolkide mota bat lehengusuen arteko ezkontza izan da. Ohiko zen Australiako, Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Polinesiako tribu indigenen artean[4]. Erlijio batzuek ezkontzarako sei mailatako distantzia exijitzen zuten bitartean, beste batzuk lehen mailako lehengusuen arteko ezkontza onartzen dute. Ezkontza odolkidea gai garrantzitsua da antropologian eta aliantzen teorian[5].

Lehen mailako lehengusuen ezkontzetatik sortutako haurrak arazo genetikoak izateko arrisku bikoitza dute (alta, zientzilariek honen gainean duten ardura txikia da, horren maiztasuna ehuneko seia baita, odolkideak ez diren gurasoen ehuneko hiruaren aldean)[1][3]. Mendebaldean,  ezkontza odolkidearen aldekoek debeku legalak diskriminaziotzat jotzen dituzte[6]; artean, ezkontza mota honen kontrakoek argudio moralak eta bestelakoak ematen dituzte[7].

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailako lehengusuen arteko ezkontzaren inguruko legeak munduan.      Lehen mailako lehengusuen arteko ezkontza legezkoa      Onartua muga eta salbuespenekin      Legalki erlijioaren edo kulturaren menpeko      Legalki debekatua lehen mailako lehengusuen arteko ezkontzak      Debekatua salbuespenekin      Gertaera kriminala      Ez dago daturik 1
Gutxi gora behera, ezkontza guztien %10a bigarren mailako lehengusuen edo gertuagoen artekoak dira. [8]
Ezkontza odolkideak (lehengusuak 2. maila arte) munduan, ehunekotan (%).      <1      1–4      5-9      10-19      20-29      30-39      40-49      50+


















Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Diane B. Paul and Hamish G. Spencer. ["It's Ok, We're Not Cousins by Blood."]
  2. (Ingelesez)Dr. Alan Bittles; Dr. Michael Black. prevalence "Global prevalence". consang.net.
  3. a b (Ingelesez) Kershaw, Sarah (November 26, 2009). "Lotsa gainetik astintzen". The New York Times.
  4. Zhaoxiang 2001.
  5. Ottenheimer, Martin (1996). "Chapter 5". Forbidden Relatives: The American Myth of Cousin Marriage. University of Illinois.
  6. (Ingelesez)Brandon Keim (23 December 2008). "Cousin Marriage OK by Science". Wired.
  7. (Ingelesez) The Love That Dare Not Speak Its Surname: What's wrong with marrying your cousin?
  8. (Ingelesez)Shaking Off the Shame The New York Times

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]