Ezkuzta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ezkuzta Azpeitiako udalerrian dagoen kobazuloa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpeitiko kanpoaldetik Zestoarantz, Ezkuzta baserriaren atzeko aldean eta izen bereko harrobiaren ondoan dago[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urmael bat da, kontsumorako erabilia, eta kobazulo barruan bertan kanalizatua. Galeria honetatik beste bat sortzen da, jatorrizko egoeran mantentzen dena. Haitzuloaren sarrerak, ekialdera begira, 3 metroko zabalera eta 2,5 metroko altuera du, baina artifizialki handituta dago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnategia Azpeitiko Antxieta Taldeko kideek aurkitu zuten 1979an eta kata bat egin zuten. 1983an material gehiago jaso zuten azaletik[1].

2014ko azaroaren 5ean, duela 14.500 urte inguruko hezurrezko bi haga apaindu agertu ziren. Iberiako Penintsulan gisakorik ez zela eta Izturitzekoekin ahaidetuta zeudela zioten adituek[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]