Ezpatak golde bihurtu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezpatak golde bihurtu gatazkan erabilitako armak erabilera zibil baketsurako tresnatan bilakatzeari erreferentzia egiten dio esamolde edo metafora da. Isaiasen liburuan du jatorria:

« Herri asko joango dira hara, esanez: "Zatozte, igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta gu haren bidexketan ibiliko gara; Siondik irakatsiko baitu Jaunak, Jerusalemdik hitz egingo". Hark epaituko ditu nazioak erabakiko herrialde askoren auziak. Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioaren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko. »

Is 2:3-4


Hebreerazko אֵת hitza maiz erabiltzen da gizateriaren onurarako den tresna bati aipamen egiteko, gerran erabiltzen diren armekin kontrajarrita, ezpatarekin lotzen dena (hebreeraz: חֶרֶב‎ḥereḇ), antza duen baina kontrako erabilera duen tresna. Bibliako mesianismotik haratago, politikan ere erabili izan den esamoldea da. 1993tik 2013ra bitarte arma nuklearrak deuseztatu eta euren erregaia zentral nuklearretan erabiltzeko programari Megatoiak Megawattetan Programa izena eman zitzaion.

Biblian, era berean, kontrako erreferentzia ere aurki daiteke, goldeak ezpata bilakatzeko mezuarekin:

« Bihur itzazue goldeak ezpata eta igitaiak lantza. Makalak ere esan beza: «Gudari ausarta naiz!» »

Jl 4:10


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]