Aleksandr Solzhenitsin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aleksandr Solzhenitsin
Aleksandr Solzhenitsyn 1974crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Kislovodsk1918ko abenduaren  11
Herrialdea Sovietar Errusia
 Errusia
aberrigabea
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
baliorik ez
Talde etnikoa Errusiarra
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku2008ko abuztuaren  3a (89 urte)
Hobiratze lekua Donskoe Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k) Natalia Solzhenitsyna Itzuli  (1973-04-20 -  2008-08-03)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Southern Federal University Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Dmitry Morduhai-Boltovskoi Itzuli
Jarduerak
Jarduerak idazlea, historialaria, eleberrigilea, gidoilaria, antzerkigilea, poeta eta public figurea Itzuli
Lan nabarmenak One Day in the Life of Ivan Denisovich Itzuli
The First Circle Itzuli
Cancer Ward Itzuli
The Gulag Archipelago Itzuli
Two Hundred Years Together Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza USSR Union of Writers Itzuli
Serbian Academy of Sciences and Arts Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts Itzuli
Genero artistikoa powesta Itzuli
Ipuina
opinion journalisma Itzuli
saiakera
eleberria
Q32361017 Itzuli
Hiztegigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak German-Soviet War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
IMDb nm0813681
www.solzhenitsyn.ru/
Aleksandr Solzhenitsyn signature.svg

Aleksandr Isaievitx Solzhenitsin (errusieraz: Алекса́ндр Иса́евич Солжени́цын, ɐlʲɪˈksandr ɪˈsaɪvʲɪtɕ səlʐɨˈnʲitsɨn ahoskatua; Kislovodsk, 1918ko abenduaren 11a – Mosku, 2008ko abuztuaren 3a)[1] Errusiako eleberrigile, antzerkigile eta historialaria izan zen. Gulag artxipelagoa eta Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan bere eleberriei esker, mundu osoan sobietar gulag edo espetxe-sistemaren bizitza ezagutarazi zuen. Bigarren Mundu Gerran aritu ondoren, sobietarren aurkako propaganda idazteagatik atxilotu eta bertan zenbait urte eman zituen. 1970ean Literaturako Nobel Saria eman zioten. 1974an SESBetik kanporatua izanik ere, 1994an itzuli zen[2].

Bizitza eta literatura ekinbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematika ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran artilleria kapitain izan zen. 1945ean atxilo hartu zuten, gutun batean Stalin kritikatzeagatik, eta kontzentrazio esparru batean eduki zuten hamaika urtez. Askatasuna lortu zuenean, Riazanen jarri zen bizitzen, eta irakasle gisa lan egin zuen 1962 urtera arte. Urte hartan bertan Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan eleberri laburra argitaratu zuen, kontzentrazio esparru bateko preso baten egun arrunt baten kontakizuna. Obra hori halako mugarria izan zen XX. mendeko errusiar literaturaren historian, hura izan baitzen lehena Stalinen kontzentrazio esparru batean gertatzen zena aipatzen. Hilabete batzuk geroago beste bi kontakizun argitaratu zituen: Matrionaren etxea eta Kretxetovka-ko ezezaguna. Hasitako ildoari jarraituz, Minbiziaren pabiloia (1967) eta Lehen zirkulua (1969) obretan Stalinen garaiko izua deskribatu zuen. Obra horiek Mendebaldean baino ez ziren argitaratu, eta Sobietar Batasunaren mugetatik kanpo izan zuten oihartzunagatik Literaturako Nobel saria jaso zuen 1970ean. 1970eko hamarkadan ziklo historiko baten kontakizuna idazten hasi zen, 1917ko iraultzaz geroztik bere herrialdean izandako aldaketen berri emanez. Zikloari Gurpil gorria izena jarri zion eta hiru eleberri hauez osatua zegoen: 1914ko abuztua (1971); 1916ko azaroa (1984) eta 1917ko martxoa. Bien bitartean, 1974an beste obra erraldoi baten lehen atala argitaratu zuen: Gulag uhartedia (1973-1978). Obra horretan, berriro ere, datu eta dokumentu pila batez lagundurik, Stalinen kontzentrazio esparruetako bidegabekeriak deskribatu zituen. Urte hartan bertan, 1974an, Errusiatik egotzi zuten. Zurichen jarri zen bizitzen eta bere Oroitzapenak (1975) eta Lenin Zurichen (1976) argitaratu zituen. 1976an, Estatu Batuetan egindako bisitaldi batean, han egindako hitzaldiak argitaratu zituen: Ameriketako diskurtsuak. Azkenik, Estatu Batuetan geratu zen bizitzen, Vermonten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Odin den’ Ivana Denisovicha Mosku: Sovetskii pisatel’ ., euskaraz: Egun bat Ivan Denisovitxen bizitzan

  •  

Izbrannoe Chicago: Russian Language Specialties .

  •  

Rakovyi korpus Milano: Mondadori .

  •  

V kruge pervom New York: Harper & Row .

  •  

Sobranie sochinenii Frankfurt: Posev .

  •  

Avgust chetyrnadtsatogo Paris: YMCA-Press .

  •  

Nobelevskaia lektsiia po literature 1970 goda Paris: YMCAPress .

  •  

(3 volumes) Arkhipelag Gulag, 1918–1956: Opyt knudozhestvennego issledovaniia Paris: YMCA-Press ., euskaraz: Gulag artxipelagoa

  •  

Pis’mo vozhdiam Sovetskogo Soiuza Paris: YMCA-Press .

  •  

Solzhenitsyn: A Pictorial Autobiography New York: Noonday .

  •  

Prusskie nochi Paris: YMCA-Press .

  •  

Lenin v Tsiurikhe Paris: YMCA-Press .

  •  

Bodalsia telenok s dubom: Ocherki literaturnoi zhizni Paris: YMCA-Press .

  •  

A World Split Apart New York: Harper & Row ., Irina Albertik ingelesera itzulia.

  •  

Sobranie sochinenii Vermont & Paris: YMCA-Press .

  •  

Rasskazy Mosku: Sovremennik .

  •  

Kak nam obustroit’ Rossiiu? Posil’nye soobrazheniia Paris: YMCA-Press .

  •  

“Russkii vopros” k kontsu XX veka Mosku: Golos .

  •  

Po minute v den’ Mosku: Argumenty i fakty .

  •  

Publitsistika Jaroslavl: Verkhne-Volzhskoe knizhnoe izdatel’stvo .

  •  

Na izlomakh: Malaia proza Jaroslavl: Verkhniaia Volga .

  •  

Rossiia v obvale Mosku: Russkii put’ .

  •  

Proterevshi glaza Mosku: Nash dom—L’Age d’Homme .

  •  

Dvesti let vmeste, 1795–1995 Mosku: Russkii put’ .

  •  

Armeiskie rasskazy Mosku: Russkii put’ .

  •  

Stolypin i Tsar’ Jekaterinburg: U-FAKTORIIA .

  •  

Lenin. Tsiurikh — Petrograd Jekaterinburg: U-FAKTORIIA .

  •  

Nakonets-to revoliutsiia Jekaterinburg: U-FAKTORIIA .

  •  

Na vozvrate dykhania Mosku: Vagrius .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Solzhenitsin Aldatu lotura Wikidatan