Eztabaida:Euskal abizen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu honen eduki gehiena Abizen artikuluan zegoen 2021-03-13 arte, eta handik hona ekarria da egokitasunagatik. Bere historia eta ekarpenak hango artikuluaren historian ikus litezke hortaz, data horra artekoak. --Luistxo (eztabaida) 11:14, 13 martxoa 2021 (CET)[erantzun]

@Luistxo: eskerrik asko artikulu hau sortzeagatik. Galdera bat egin nahi nizuke izenburua dela eta. Ba al da arrazoirik Wikipedian euskal abizen hobesteko euskal deitura formaren ordez? Okez ez banago, uste dut Euskaltzaindiak euskal deitura forma hobesten duela. Gero arte.-Urtar (eztabaida) 13:31, 2 urria 2021 (CEST)[erantzun]
@Urtar: 'abizen' artikulutik sortua zetorrelako, 'abizenak' eta 'euskal abizenak' kategorian kokatua... Euskaltzaindiak ez dut uste hobesten duenik bat edo beste. Esteka Luistxo (eztabaida) 13:46, 3 urria 2021 (CEST)[erantzun]
Logikoa iruditzen zait, baina ez dut ere ikusten 'abizen' forma hobesteko arrazoirik artikulu eta kategorietan. Oker ez banago, Euskaltzaindiaren Hiztegian hobesten ez diren formek definitzaile gisa hitz hobetsia dute. 'Abizen' formak definitzaile gisa 'deitura' du, baina 'deitura' formak ez du definitzaile gisa 'abizen'. Beraz, ulertzen dut 'deitura' dela forma hobetsia.-Urtar (eztabaida) 15:27, 3 urria 2021 (CEST)[erantzun]
Nafarroako errege-erreginen izenekin bezala, zuk ulertzen duzu okurritzen zaizuna. Euskaltzaindiak ez du hobesten. "Zuk ulertzen duzu" hobesten duela. Zuk. Luistxo (eztabaida) 13:55, 8 urria 2021 (CEST)[erantzun]
Barkatu, Luistxo, baina uste dut Euskaltzaindiak eta gure wikipediako politikak forma batzuk hobesten dituztela beste batzuen gainetik. Hona hemen erreferentziak:
« Hiztegi Batuan h. marka zuten hitz batzuek, beste bat hobesteko; hemen, beste hitz hori definitzaile gisa dutela agertzen dira [...]. »
[Euskaltzaindiaren Hiztegia - Argibideak eta erabiltzeko gida]
« Izenburuetarako eta agerikotasun handia duten beste toki berezietarako —artikuluen eskuinaldean ageri diren informazio tauletarako, adibidez—, Hiztegi Batuan inolako euskalki eta lurralde markarik gabe ageri diren hitzak hobetsiko dira. »
Wikipedia:Politikak/Hiztegi_Batuko_hitzak_eta_sinonimoak
Wikipedian izenburu bakarra jarri dezakegu artikulu bakoitzean. Beraz, forma bat aukeratu edo hobetsi behar da, eta beste aldaerak horretara birzuzendu. Zuk hau beste nolabait ulertzen baduzu, eskertuko nuke zure iritzia ematea. Bide batez, 'abizen' forma hobesteko erreferentziak ere hona ekartzea eskertzekoa litzateke. Baina mesedez, ezin da ukatu Euskaltzaindiak 'deitura' forma erabiltzen duela bere dokumentuetan:euskal deituren zerrendan, EODAn eta abarretan.-Urtar (eztabaida) 17:13, 9 urria 2021 (CEST)[erantzun]
Jarri dut erreferentzia gorago esteka batekin eta han ez da h. hobespenaren markarik.
abizen
iz. Pertsonen deitura. Izen-abizenak. Lau abizenak. Euskal abizenak ditu.
Baina berriro jarriko dut esteka eta zuk asmatuko duzu hortik aurrera beste teoria arraro bat esateko zuk arrazoia daukazula eta Euskaltzaindiak A dioen arren B esan nahi duela. Luistxo (eztabaida) 08:12, 10 urria 2021 (CEST)[erantzun]

Hiztegi Batuan h. hobespena marka zegoen, baina zuk ekarritako esteka ez da Hiztegi Batukoa, Euskaltzaindiaren Hiztegikoa baizik. Azken hiztegi berriago honetan ez dago h. markarik, horren ordez hobesten den hitza definitzaile gisa agertzen delako: kasu honetan definitzailea 'deitura' da. Hau ulergarri izatea espero dut. Agian beste era batean galdetu behar dut, uste al duzu oinarririk badagoela wikipedian 'abizen' hobesteko 'deitura' formaren gainetik?-Urtar (eztabaida) 12:28, 10 urria 2021 (CEST)[erantzun]

Utzi bakean, ez nazazu gehiago aipatu. Luistxo (eztabaida) 14:45, 10 urria 2021 (CEST)[erantzun]