Eztabaida:Foruen amaiera Hego Euskal Herrian
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «End of Basque home rule in Spain» artikulutik itzulia izan da, 2019-04-09 data duen 868246462 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Infotaula lehen paragrafoan
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Iñaki LL. Aurreko batean jarri nuen irudia lehen paragrafoan eta ez bigarrenean. Zuk atzera bota zenuen, eta orain txantiloia ere jarri duzu bigarren paragrafoan. Ba al dago motibo berezirik horrela egiteko? Normalki, ia artikulu gehienetan, irudia hasieran doa. - Theklan · · 11:02, 8 ekaina 2019 (CEST)
- Theklan, bai, formatu kontua da, hobe geratzen da testua alderdik alde irakurri ahal izatea eta bereziki sarreran, erosoagoa da begiarentzat. Zuk jarri izan duzu beti hasieratik zutabe bat (argazkia, infotaula...) eskuinean, baina ez dago adostasunik horren inguruan. Bateratzeko (tipografiak, etab.) badaude hainbat gauza. -Iñaki LL (eztabaida) 14:16, 8 ekaina 2019 (CEST)
- Ez nago horrekin ados, baina ez dut mundu bat egingo. Wikipedia gehienatan infotaula lehen paragrafoan dago, baita gure artikuluetan ere. - Theklan · · 14:25, 8 ekaina 2019 (CEST)
Aduanen itomena
[aldatu iturburu kodea]Aduanen itomenari buruzko atalean, agian interesgarria da ere aipatzea nola Bilbo zen Gaztelako artilea ontziratzeko portu naturala. Industrializazioari buruzko artikuluan badago aipamenen bat. Bestetik, 1766ko matxinada eta 1718ko matxinada ere liberalizazioak edo aduanak mugitzearen arrazoiak zeudela aipatu daiteke, azkar batean. Aurrekari oso urrunak dira, baina nabarmentzen da atzetik datorren egitasmoa dela. Zer deritzozue? - Theklan · · 11:24, 8 ekaina 2019 (CEST)
- Dagoeneko oso trinkotuta dago dena, bakarrik hurbileko testuingurua jarri dut. Testuinguruaren sarreran, atalburuen ondoren, txapel esteka bat jar daiteke beharbada, "gehiago jakiteko" edo "ikus, gainera" modukoa. -Iñaki LL (eztabaida) 14:21, 8 ekaina 2019 (CEST)
- Hala ere, modu labur eta egoki batean adierazita, ondo gera daiteke. -Iñaki LL (eztabaida) 14:26, 8 ekaina 2019 (CEST)
- Adibidez:
1778ko Merkataritza Libreko Erregelamenduaren helburu nagusia Probintzia Salbuetsien, alegia, Hego Euskal Herriaren, gainean presioa egitea zen, aduanak kostaldera eraman zitzaten, eta bertako eliteek senti zezaten probetxugarriagoa zitzaiela hori eta ez Ebroko aduanak mantentzea. Euskal lurralde horietako kostaldeko portuak atzerritartzat hartuak izango ziren Espainietako Koroaren kolonietan. XVIII. mende osoan zehar bide horrek hainbat matxinada eragin zituen: 1718an mugen inguruan, 1766an merkatuen liberalizazioaren ondorioz.
- Ados, Theklan! ("zehar" kenduta, ez du behar) -Iñaki LL (eztabaida) 14:46, 8 ekaina 2019 (CEST)
Txirritaren bertsoa
[aldatu iturburu kodea]Iñaki LL Txirritaren bertsoa Zabalaren dokumentuan berea dela dio, baina Klasikoen Gordailuan Xenpelarrena dela agertzen da. Logika gehiago du Xenpelarrena izatea, bertsoak 1867an jarri baitziren eta Txirritak 7 urte baio ez zituelako une hartan. - Theklan · · 10:21, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Egun on Theklan, zure estekan ez da bertso hori agertzen. Gainera, Bertsolariya aldizkarian agertu zen 1931n. Bertsoak Alfontso XIII aipatzen du zeharka ("Orañ errege juan zaigulako", alegia, 1931n, eta "orañ ederki bizi liteke"), eta haren aita ere aipatzen du, "biyotza gogorra". Beraz, a posteriori egindako bertsoa da, Txirritarena. -Iñaki LL (eztabaida) 12:20, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Berriro begiratu dut eta arrazoi. Lehen ez dakit nola begiratu dudan, baina beste honekin nahastu naiz. Barka endredoa! - Theklan · · 23:12, 9 ekaina 2019 (CEST)
Wikitekako itzulpenak
[aldatu iturburu kodea]Theklan, eskerrik asko gaiari buruzko Wikitekak sartzearren. Dena den, baditut bi eragozpen gai honen gainean: 1. Ez dira jatorrizko testuak, egungo itzulpenak baizik. 2. Testu horiek kontzeptu ideologikoak dituzte, euskaraz jatorriz ez zeudenak eta egungo euskarazko itzulpengintzako gaitz handia dena, minbizia ez esatearren: adibidez, "Euskal Probintziak" aipatzen du, nire ustez inoiz beharbada erabili izan den arren (itzulita ere bai), euskaraz existitu ez den kontzeptua dena, erdal kontzeptu bat, nominalismo baten hedakuntza semantikoa, nolabait esatearren.
Bestetik, aipatzen da (gaztelaniazko Wikisourceko doc baliokidean ere gertatzen dena, oker ez banabil) "Lege Hitzartua", eta iruzur bat dena. Dakizunez, hori eztabaidagai bizia da egun ere, eta ez da jatorrizko izendapena, Foruak Eraldatzeko Legea baizik (itzulpen literala, Ley de Modificación de Fueros).
Hala ere, lizentzia askekoak dira testuok, eta alda daitezke beharbada. Horrek aipatu ditudan arazoen zati handi bat konponduko luke. -Iñaki LL (eztabaida) 15:44, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Jatorriz euskaraz ez direnak IVAPek edo Eusko Jaurlaritzako legelarien itzulpen zerbitzu ofizialak egindako itzulpenak dira, ez dira nireak. Beraz egon daitezkeen itzulpen akatsak, hortik datoz, baina esan bezala konpondu daitezke, zerbait matizatu nahi bada. Izenburuak aldatzea ere posible da, noski. - Theklan · · 23:15, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Begiratuko dut ea zer alda daitekeen. Argi dago, hasteko, Foruak Eraldatzeko Legearen izena ez dela Lege Hitzartua. Hori jatorrizko ikerketa da, itzultzaileak a posteriori egindakoa. Bestalde, onena da horrelako agiriek, Wikitekan, erdal jatorrizkora esteka bat izatea, edo hizkuntza arteko esteka bat beharbada? Irakurleak erabaki ahal izan behar du gaztelaniazko jatorrizkoa irakurri ahal izatea, nahiz eta guk lehenik euskarazkoa proposatu. -Iñaki LL (eztabaida) 00:53, 10 ekaina 2019 (CEST)
% 10?
[aldatu iturburu kodea]Theklan, zuk diozuna dirudi inondik ere. Watsonek 800,000ko biztanleria aipatzen du EH osorako XIX. mendean (ez dakit justu zer urtetan), eta bidezkoa dirudi pentsatzea Nafarroak 300.000 zituela. Hala ere, ez da hori iturriak dioena, eta hau idazlan akademiko bat da. Uste dut ohar bat ezin bestekoa dela. -Iñaki LL (eztabaida) 17:08, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Iturri ezberdinak daude esateko 300.000 biztanle zituela Nafarroak garai horretan: [1] [2] [3]. Zenbat joan ziren ez dakit, baina %10 astakeri bat ematen du, eta %10 balitz hor agertzen dena baino 10 aldiz handiagoa litzateke kopurua. - Theklan · · 23:08, 9 ekaina 2019 (CEST)
- Bat nator zurekin, baina diskordantzia horren berri eman behar da, ohar baten bitartez. Hala egin dut. -Iñaki LL (eztabaida) 00:46, 10 ekaina 2019 (CEST)