Eztabaida:Sabin Arana

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulua nabarmentzea[aldatu iturburu kodea]

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2012-03-13.


Artikulua osatzea[aldatu iturburu kodea]

¿Cómo se puede tener un artículo sobre el padre del nacionalismo vasco tan pequeño en la wiki vasca? Hay muchísima más información en castellano. Por favor, que alguien la traduzca. --Chabi 19:39, 23 Iraila 2007 (UTC)

2012. urte hasieran Eli Gallastegiren artikulua amaitzean (edota hura lantzearekin batera), Aranaren artikulu honi ekingo diot. Aurrez, gaztelaniako Wikipediako bertsioa baino artikulu luze, landu, irudiz jantziagoa eta batez ere serioagoa garatzea asmoa dut (orain Eli Gallastegiren artikuluarekin egiten ari naizen antzera), horretatako gehienbat 2007ko Sabino Arana Goiri, Euzkadiren Aita (1865-1903) liburuan eta Auñamendi entziklopediako biografia eta argazkietan oinarrituko naiz.
-Euskalduna 1:32, 2011ko abenduaren 29a (UTC)
Epa Euskalduna. Lan polita. Irakurtzen eta gozatzen ari naiz. Zure baimenarekin zenbait akats tipografiko zuzentzen ari naiz. Ondo iruditzen bajatsu. -Drpolilla 07:22, 4 urtarrila 2012 (UTC)
Arratsaldeon, Polilla. Ba artikulua garatzen ari naizen heinean norbait irakurriz eta gozatzen ari dela irakurtzeak poz eta bultzada handia ematen dit, ni ere artikulua aurrera doan einean gauza berriak eta aurretik ez nekizkien gertakariak deskubritu eta gustura ari bainaiz. Helburua: Aranari buruzko Wikipedia guztietako artikulu landu, irudiz beteena eta kalitatez onena burutzea (oraingoz gaztelaniako artikulua 78.462 bytekin onena da, jada euskarazko artikuluak 62.693 byte baditu). Oraingoz aurreikusia edo nahiko nuken azken artikulu eredua izateko (100.000-200.000 byte artekoa) lan erdia ere ez dut gauzatu, hortaz oraindik soro handia dut aurrez-aurre jorratzeko: baina gustuko bidean, aldaparik ez.
Bestalde, akats tipografikoak lasai zuzendu ditzazkezu. Gero arte. -Euskalduna 15:53, 2012ko urtarrilaren 4a (UTC)
Benetan lan bikaina egin duk, Euskalduna. Aranari buruzko artikulurik osatuena euskarazkoa duk, eta harro egoteko modukoa duk hori. Material grafikoaren aldetik ere ezin osatuagorik. Zorionak. -Josu 19:10, 25 urtarrila 2012 (UTC)
Milesker, Josu. Zeure iritzia irakurtzeak asko pozten nau.
-Euskaldunaa (eztabaida) 21:32, 25 urtarrila 2016 (UTC)

https://en.wikipedia.org/wiki/Talk:Sabino_Arana#Expand_from_Eu.wiki


Sabin Arana euskaldun berria da?

--Aradic-es (eztabaida) 10:51, 20 otsaila 2014 (UTC)

Bai. Artikuluan jasota dago datu hori: «Sabin Aranak euskara nerabezaroan ikasi zuen». --Xabier Armendaritz 2014-02-20, 11:43 (UTC)