Eztabaida:Tamesisen estuarioa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenburua zuzena al da?[aldatu iturburu kodea]

Tamesisen baino, ez al da hobeto Tamesisko? Theklan (eztabaida) 22:45, 3 Urria 2023 (CEST)

Biak dira egokiak, teorian (zein ibaitan dagoen [-ko estuarioa] edo zein ibairen bukaeran dagoen [-ren estuarioa]). Hiztegietan eta corpusetan begiratuta, bi erabilerak ageri dira, eta NOREN kasuaren alde pixka bat:
  • Euskaltzaindiaren Hiztegia, «estuario» sarrerako adibide bakarra: Tajo ibaiaren estuarioan.
  • Euskaltzaindiaren XX. mendeko Euskararen Corpus Estatistikoa, «estuario» bilaketa: Urdaibai ibaiaren estuarioa; Barbadun, Butron, Oka (Urdaibai) eta Lea ibaien estuarioak; Aturriren estuario naturala.
  • Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia, «estuario» bilaketa: Adurreko estuarioa; Casamance ibaiaren estuarioko herri garrantzitsuena; Txingudiko estuarioan; Urdaibaiko estuarioaren freskotasunetik; Ibaiaren estuarioan; Urdaibaiko estuarioaren ahoan; Urdaibaiko estuarioa eta Deba,Pasaia, Ondarroa eta Santurtziko portuak; Bidasoako estuarioan eragina sortu daitekeelako; Urdaibaiko estuarioaren eskuinaldea; Bidasoako estuarioan eragina izango duelako; Loira ibaiaren estuarioko lau hektareako lur zatitxoan; Bilboko eta Urdaibaiko estuarioetan; Bilboko estuarioan; Bilbo eta Urdaibai estuarioetako jarraipen-programa; Tajoko estuarioa; Blackwater ibaiaren estuario ertzetan; Nerbioiko estuarioan; Urumea ibaiaren estuarioan; Urdazuri ibaiaren estuarioa; Bidasoako estuarioa; Oiartzun ibaiaren estuarioan; Oka ibaiaren estuarioko ur lasterrek; Londresko Tamesis estuarioan; Artibai estuarioaren eremu handi bat; Okako estuarioko sedimentuen gaineko azterketa; Tiber ibaiaren ezkerraldean, horren estuariotik hurbil.
Berez, gainera, Urdaibai ez da ibaia, Oka ibaiaren estuarioa baizik; ondorioz, Urdaibaiko estuario jartzen duten adibideak baztertuko nituzke, zeren nire ustez ez baitute garbi adierazten ea idazle horiek ibaiko estuario ala ibaiaren estuario aukeratuko luketen. Aipatzekoa da, bestalde, Bidasoako estuario guztiak EITBtik datozela (duela urte gutxi, Bidasoa izenaren deklinabide egokia Bidasoko dela arautu du Euskaltzaindiak); eta adibide bakan batzuetan ∅ kasua erabili dela (Tamesis estuarioan, Artibai estuarioaren).
Horiek horrela, bai Tamesisko estuarioa eta bai Tamesisen estuarioa teorian erabilera egokiak izanik, orain arte euskaraz izan dugun erabilerari begiratuta, NOREN kasuaren alde egingo nuke. Hau da, estuarioei buruzko artikulu guztien izenburuan, -(r)en estuarioa forma erabiliko nuke. Honako honetan, Tamesisen estuarioa. --Xabier Armendaritz 2023-10-04, 09:17 (UTC)
Zu bai etxerako! Eskerrik asko! -Theklan (eztabaida) 17:18, 4 Urria 2023 (CEST)