Tamesisen estuarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tamesisen estuarioa
Thames Estuary and Wind Farms from Space NASA.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 51° 30′ 00″ N, 0° 35′ 00″ E / 51.5°N,0.583333°E / 51.5; 0.583333Koordenatuak: 51° 30′ 00″ N, 0° 35′ 00″ E / 51.5°N,0.583333°E / 51.5; 0.583333
Herrialdea Erresuma Batua
Lurraldea Kent eta Essex
Hidrografia
Ur-emaileak

Tamesisen estuarioa, Tamesis ibaia Ipar Itsasorarekin bat egiten duenean sortzen den estuarioa da.

Ez da erraza estuarioaren mugak definitzea .[1] Nahiz eta fisikoki Sea Reach itsasmuturra edo Kent/Essex Itsasartea, Canvey uhartearen hegoaldean,  iparraldeko (Essex) kostaldean, mendebaldeko muga adierazten duen, itsasgoraren marka osoa ere estuarioaren barruan har daiteke; hego-mendebaldeko Londresen hasten da,  Teddington/Ham-en. 1882-9ko Ikerketa Hidrologikoaren arabera, estuarioaren ekialdeko muga Noth Foreland-en (Margate, Kent) hasi eta Kentish Knock itsasargian (Harwich, Essex) amaitzen den lerro imajinarioan dago, izatez, lerro honetatik aurrera hasten baitira estuarioetan ohikoak diren hareatzak.[2]

Estuarioa Britainia Handiko handienetakoa da eta itsas-trafiko gehien duen itsas-bideetako bat da. Urtean zehar izaten diren milaka mugimenduen artean, petrolio-ontzi handiak, edukiontziak garraiatzeko itsasontziak, solteko gaien itsasontziak eta ro-ro ontziak aurkitzen dira, estuarioan sartu eta Londresko portura eta Medwayko Sheerness, Chatham eta Thamesport  portuetara joaten direnak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .