Eztabaida:Yang Shuyu
Itxura
Orri hau Emakumeak wikiproiektuaren lan eremuan dago. Emakumeak wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
Parentesi edo koma artean?
[aldatu iturburu kodea]Artikulu honetan, (Txina) izenari parentesiak kendu, eta koma artean sartu da. Nire ustez,kasu horretan, Txina tartekia da, herriaren izenari, Guangdong-i, gehitzen zaion informazioa baita; beraz, EBEn esandakoari jarraituz, parentesi artean beharko lukeela deritzot. Joxan (eztabaida) 18:10, 5 urtarrila 2022 (CET)
- @Joxan Garaialde: Gure estilo gidaren arabera, komen artean doaz (ikus Wikipedia:Estilo gida#Jaiotza eta heriotzetan eta Wikipedia:Estilo gida/Biografiak#Hasierako paragrafoa). Horrela daude beste milaka biografiatan, eta koherentziagatik ere denetan berdin egitea komeni da. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:26, 5 urtarrila 2022 (CET)
- Mila esker. Kontuan hartuko dut. Joxan (eztabaida) 18:56, 5 urtarrila 2022 (CET)