Eztabaida:Zaldibarko zabortegiaren hondamendia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Verter Recycling atala[aldatu iturburu kodea]

Atal hau labur agertzea ondo ikusten dut, informazio osagarri gisa. Hala ere, hor info asko agertzen da, dagoeneko artikulu bati dagokiona. Ondo legoke ere enpresa informazioa agertzea, salaketa itxura gehiegi ez izateko... -Iñaki LL (eztabaida) 18:41, 11 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Ados. Gaur gaueko eguneraketan egingo dut. Baina ez dut hor agertzen dena baino informazio gehiago, momentuz. Ekarpenak ongi etorriak dira! --Txikillana (eztabaida) 20:32, 11 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Ez al litzateke hobeto izango orrialdearen izenean data zehaztea? Xabi22 (eztabaida) 19:14, 11 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Ez dut oso ongi ulertzen zer proposatzen ari zaren. Nahi baduzu, zuk zeuk egin eta listo. --Txikillana (eztabaida) 20:32, 11 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]
Bat baino gehiago egongo balira, tira, baina uste dut 2020ko ez dela beharrezkoa jartzea. -Theklan (eztabaida) 20:38, 11 otsaila 2020 (CET)[Erantzun]

Eskerrik asko Txikillana kasu honen jarraipena egiten hartutako lanarengatik! Kontua da "kankailu" bat dela tamainari dagokionez. EUWPren praktikan eta informazioaren antolamendu eta aurkezpenari begira, artikulu on edo nabarmenduak ez dira 30.000 byte baino txikiagoak edo 120.000 byte baino handiagoak. Ikus hau laburpen estilo eta zuhaitz sistemari buruz. Konparazio baterako, XXI. mendea kategorian, artikulu hau da bakarra 200.000 byte edo gehiago izaten.

Ondo legoke azpiartikuluak sortzen joatea (pazientzia eta denbora izanez gero;) Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 21:16, 23 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]

Bai noski. Momentu honetan, albisteen jarraipena egiteak kentzen dit denbora gehiena (zorionez, horrela esan badaiteke, argitalpen erritmoa asko jaitsi da) baina premia hori detektatua dut, zenbait atal laburbiltzen ere aritu naiz -protestena, esate baterako- baina zuk emandako irizpideen berri ez nuen, eta eskertzen dizut. Ados nago gainera. Sujerentziarik baduzu, "split off" azpiartikulu berrien gaiei buruz? Niri ez baitzait okurritzen!--Txikillana (eztabaida) 08:47, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Egun on, dagoeneko artikulua oso zehatza da, xehetasunez oparoa. Kontua izango litzateke artikulu honetan bertsio laburbildu bat uztea, atalei eusten, baina erreferentzietan esaten denarekin bat datorrena (ez buruz egindako narrazio bat); hor zorrotza izateak lan pixka bat ekarriko du. Gero, ataletatik artikuluak atera adarrak balira bezala, mota honetakoak: Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ingurumen kudeaketa, Zaldibarko zabortegiko gertakariak (plantea daiteke "Zerrenda:" moduko artikulua, alegia, dataren araberako zerrendatze bat), baina neuk nahiago dut kontatua. Azken horrekin egin dezaket eredu bat ondo iruditzen bazaizu.
Artikulu izenburuei dagokienez, luzeegiak (eta aurkitzeko zailak) gerta daitezke. Nik "Zaldibarko hondamendiaren ingurumen kudeaketa" lehenetsiko nuke, adibidez. Gero, berbideraketak/birzuzenketak egin daitezke "Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren ingurumen kudeaketa"tik. -Iñaki LL (eztabaida) 09:30, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]
Ondo iruditzen zait. Eredu hori edo beste edozer egin nahi baduzu, aurrera! --Txikillana (eztabaida) 16:41, 25 martxoa 2020 (CET)[Erantzun]