Edukira joan

Eñaut d'Elizagarai (pastorala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
2007ko antzezpenaren une bat.

Eñaut d'Elizagarai pastorala Junes Casenaveek idatzitako lana da, 2007ko uztailaren 29an Gamere-Zihigan lehen aldiz taularatuta.[1]

Antzelanean 200 pertsonek, 72 aktorek, hartu zuten parte. 17 jelkaldi zituen. Pastorala berezia izan zen zeren eta nabigazioaren teknizismo asko jaso baitzituen. Herriko dantza taldeak ere parte hartu zuen.[2]

XVI. mende erdian Zuberoako Armendaritzen sortu zen Eñaut d’Elizagarairen bizitza eta ekintzetan oinarritu zen Junes Casenave pastoral hau egiteko. Gamere eta Zihiga herrietan antzeztu zuten obra.

Frantziako itsasontziak modernizatzen egindako ahaleginarengatik gogoratzen da Eñaut d’Elizagarai bereziki, baina ez gutxiago ontzi-kapitain zein kortsario gisa Luis XIV.aren itsas-armada frantziarrean erakutsi zuen ausardiarengatik. Ingeniaria zen eta ontziak eraikitzeaz gain, gotorleku eta zubi asko altxa zituen. Bazuen bestelako jakituriarik ere: Renaud d’Elissagarayk liburuaren hitzaurrean gogoratzen digunez, filosofoa ere bazen, baita matematikaria ere. Hain zuzen, alor horretan egindakoengatik Frantziako Zientzien Akademiako kide izendatu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]