Gamere-Zihiga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gamere-Zihiga
 Zuberoa, Euskal Herria
Camou.jpg
Gamere herria.
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Camou-Cihigue
Alkatea Jean-Baptiste Ager
(2008-2014)
Posta kodea 64479
INSEE kodea 64162
Herritarra gamerear-zihigar
Kokapena
Koordenatuak 43° 06′ 58″ N, 0° 54′ 22″ W / 43.116111111111°N,0.90611111111111°W / 43.116111111111; -0.90611111111111Koordenatuak: 43° 06′ 58″ N, 0° 54′ 22″ W / 43.116111111111°N,0.90611111111111°W / 43.116111111111; -0.90611111111111
Gamere-Zihiga hemen kokatua: Zuberoa
Gamere-Zihiga
Gamere-Zihiga
Gamere-Zihiga (Zuberoa)
Azalera 10,08 km2
Garaiera 208 - 1.009 metro
Demografia
Biztanleria 97 biztanle (2013)
Dentsitatea 9,62 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 16,16
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 34,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 87,3 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,29 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 65,79 (2010)
Euskararen erabilera % 34,72 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1836. urtea


Gamere-Zihiga Zuberoako udalerria da, Basabürüako Ibarresküinean kokaturik dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaitzandi ibaira isurtzen diren hainbat erreka igarotzen dira udalerritik. Hainbat kobazulo aurki daitezke udalerriko lurretan, famatuena monumentu historiko izendaturik dagoen Etxeberriko karbia delarik. XIX. mendearen bukaeran, udalerriko lurren zati handi bat Arbailetako basoak hartzen zuen. Oxibar kobazuloa ere aipatzeko modukoa da.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1836. urtean Gamere eta Zihiga herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
171 143 129 160 363 371 337 349 351
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
345 325 321 312 298 306 300 286 280
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
271 268 253 238 222 200 209 212 167
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2007 - -
171 148 140 133 119 114 106 - -

2007ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an (uztailak 29 eta abuztuak 5), Gamere-Zihigak Eñaut Elizagarairi buruzko pastorala prestatu zuen. Eñaut Elizagarai Frantziako Louis XIV.aren errege-armadaren jenerala izan zen, Armendaritzen jaioa

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laminen ziloak, Eiezkia etxetik hurbil dagoen hiru zulotako multzoa da, bertatik 34 °C-tara ur gazia ateratzen delarik. Ur honek propietate sendagarriak omen ditu.
  • Etxeberriko karbia, goi paleolitoko irudiak dituen kobazuloa da. Monumentu historiko dago izendaturik 1952. urteaz geroztik.
  • Gamereko Done Petri elizak jatorria Erdi Aroan jatorria duen arren XIX. eta XX. mendeetan zehar zenbait konponketa eta berriztapen izan ditu.
  • Zihigako eliza ere Erdi Arokoa da eta 1828. urtean berriztatu zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamerear eta zihigar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gamere-Zihiga Aldatu lotura Wikidatan
  1. a b c d e (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .