Junes Casenave

Wikipedia, Entziklopedia askea
Junes Casenave
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Casenave
JaiotzaUrdatx / Santa Grazi1924ko apirilaren 4a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaLestelle-Bétharram2018ko irailaren 24a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBétharramgo Jesusen Bihotzeko apaizak

Inguma: junes-casenave-harigile Literaturaren Zubitegia: 26

Junes Casenave-Harigile[1] (Santa Grazi, Zuberoa, 1924ko apirilaren 4a - Lestelle-Bétharram, Frantzia, 2018ko irailaren 24a) idazle eta apaiz zuberotarra izan zen. Idazle prolifikoa, trajeria askoren egilea izateagatik nabarmendu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Grazin jaio zen; aita biarnesa eta ama[2] santagraztarra zituen. Txikitan Albert Constantin idazle eta politikari euskaltzaleak sarritan bisitatzen zuen Casenavetarren etxea.

Kirol ugari praktikatu zuen. Santa Grazin ohikoa zen bezala lau hizkuntzaren hiztuna da: euskara, Bearnoko okzitaniera, frantsesa eta espainiera.

Apaizgai, Bètharramen (Bearno) ikasi zuen, 21 urterekin Palestinara joan zen. Betleemen hartu zituen eskolak eta 1948ko gerra bertatik bizi izan zuen; hantxe egin zen apaiz betharramdarra[3], 24 urterekin.

Bètharramen (4 urtez), Limòtgesen (Lemosin, Okzitania; 12 urtez) eta Donapaleun (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. Latin, frantses eta greziera irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu zen irakaskuntzan.

1981ean Zuberoara itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen Larrainera bi urtez; geroago Altzaira, non hainbat urtez bizi izan zen, eta Basabürüa zein Arbailako hamar elizaren ardura izan zuen, Ozazetik Etxebarrera. Azken urteak Donapaleuko beterramiten egoitzan erretiratuta igaro zituen.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1982an eta 2000n ohorezko euskaltzain egin zuten.

2018ko irailean hil zen 94 urte zituela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi pastoral ditu emanak, denak euskaraz bat izan ezik: Juan Martin Pueyrredon, Bearnoko Landan (Lanne en Baretous frantsesez, Lanno en Barétous bearneraz) 1997an frantsesez emana, kantak bearneraz[4], Beñat Axiari euskal konposatzaileak moldaturikoak. Beste 9 ditu idatziak, oraindik eman gabeak. Taularatutakoak:

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Horixe da erabiltzen den izen osoa. Zuberoan askotan gertatzen den bezala, gaskoi eta euskaldun familien semea da eta gaskoieran jatorria duen deitura da Casenave: okzitaniera arautuan Casanava, "etxe berri" alegia.
  2. Amak izugarri lagundu zion urte luzez zubererazko hitzak biltzeko lanean.
  3. Mixel Garikoitzek sortutako kongregazioa. Horrela deitua Bearnoko Bètharramen duelako egoitza.
  4. Frantses, okzitaniera eta gaztelaniazko itzulpenekin.
  5. 2.000 bat bertso idatziak ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]