Fátima Djarra Sani
Fátima Djarra Sani | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bissau, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Ginea-Bissau |
Bizilekua | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Jasotako sariak |
Fátima Djarra Sani (Bissau, Ginea Bissau, 1968) integratzaile soziala, kulturarteko bitartekaria eta ablazioaren aurkako aktibista da. Munduko Medikuak erakundean egiten du lan, Afrikako komunitatearekin bitartekari gisa.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere familia mandinga etniakoa da eta 4 urte zituenean mutilazio genitala jasan zuen.
Senarra hil ondoren alde egin zuen bere herrialdetik. Kuban graduatu zen Eraikuntza Zibileko goi-mailako teknikari gisa, eta Bruselan amaitu zuen prestakuntza, Routiers Garraio eta Logistika Institutuan.[1] Bilbora iritsi zen, ahizpa bizi zen lekura. Bertan, kulturarteko bitartekaritza eta geriatriako laguntzaile ikastaroak egin zituen. 2008ko apirilaren 1ean, Nafarroako Munduko Medikuak erakundean sartu zen.[2]
Emakume afrikarra ikusarazteko tailerrak eta hitzaldiak antolatu zituen. 2008tik ugalketa-osasun sexualeko eta genitalen mutilazioaren prebentzioko proiektu batean ari da lanean.[3] Nafarroan 2013ko ekainean onartu zen emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko protokolo baten idazketan parte hartu zuen.[4] Eraikuntza Zibileko goi-mailako teknikaria da, eta Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria.[5]
2011n, "Flor de Africa" Emakume Afrikarren Elkartea sortu zuen Nafarroan.[6]
Bitartekari gisa, Osasun Sistema Nazionaleko IV. Kalitate Sarien Sari Berezia jaso zuen 2011n, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak Munduko Medikuei emandakoa.[7]
2014an, 6 kolaboratzailerekin batera, "Dunia Musso" (emakumeen mundua) sortu zuen, Ginea Bissaun gazteekin lan egiteko erakundea.[8]
2015ean "Indomable: de la mutilación a la vida" liburua argitaratu zuen, 200 milioi emakumeri eta neskatori eragiten dien praktika negargarri eta bidegabearen inguruan gizartea sentsibilizatzea helburu duena. Bertan bere historia eta bere bizitzarako suposatu duena kontatzen du. Informazio- eta hezkuntza-faltak jokabide horiek babesten dituela salatu du, eta, horregatik, Fatimak bere bizitza zeregin horietan ematea erabaki du, etorkizunean aitzakia izan ez daitezen.[9][10]
Fatima emakume erreferentea da eskola komunitatearentzat bere inplikazio eta lan aktiboagatik berdintasunaren eta afrikar emakumeen integrazioaren aldeko hezitzaile lanagatik. Egiten duen sentsibilizazio lanarekin defendatzen duen bere mezu irmoak zera dio: “Ez dago arrazoi ez kultural ez erlijioso desberdintasuna justifikatzen duenik, ezta emakumeen zein neskatoen kontrako indarkeria ere”.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Indomable: de la mutilación a la vida. Peninsula argitaletxea. 2015
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015eko Onda Cero Navarra sari solidarioak, nazioarteko kooperante gisa.[11]
- 2016ko Gabonetako pregoilaria Iruñean.[12]
- 2016ko Nafarroako ONCE Solidario Saria.[13]
- 2019ko Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutze Saria.[3]
- 2019ko "Referente Skolae" saria, genero-estereotipoetatik urrun lan egiten duten emakumeen bizi-ibilbidea aitortzea.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «La indomable, una historia de dignidad. Noticias de Gipuzkoa» web.archive.org 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La protagonista de la semana: Fátima Djarra» África es Imprescindible (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-13). «El Gobierno navarro concede la Cruz de Carlos III a Fátima Djarra, Julio Sesma y Los Iruña’ko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fátima Djarra Sani: "Cada vez se practican más ablaciones a bebés"» La Vanguardia 2015-06-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ a b https://www.navarra.es/documents/48192/2493202/Fatima+Djarra+2.pdf/70311053-2c35-34cb-32cb-1684d09f0028?t=1560409844972. .
- ↑ https://www.liceomonjardin.net/la-historia-de-f%C3%A1tima-djarra.html. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premiado el Proyecto de prevención de la mutilación genital femenina de Médicos del Mundo Aragón, Catalunya y Navarra» www.medicosdelmundo.org 2011-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La lucha de Fátima» el DiarioSolidario 2018-02-09 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Djarra Sani, Fátima. (2015). Indomable: de la mutilación a la vida. ISBN 978-84-9942-431-6. PMC 922000014. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olías, Laura. (2015-06-20). «"Si piensas qué beneficios te ha traído la ablación, nunca querrás hacérsela a tu hija"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «I Premios Solidarios Onda Cero Navarra | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2015-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ «Fátima Djarra Sani, mediadora intercultural de Médicos del Mundo, será la pregonera de la Navidad en Pamplona. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. «La solidaridad de la sociedad navarra, galardonada por la ONCE» www.once.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Osasuna Femenino, Fátima Djarra y Amaia Remírez, reconocidas como 'referentes Skolae'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).