FK Borac Banja Luka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fudbalski Klub Borac Banja Luka
Ezizena(k) Crveno-plavi ("gorri-urdinak")
Sorrera 1926
Futbol zelaia Banja Luka City Stadium
(edukiera: 13.500 lagun)
Jabea Bosnia-Herzegovina Dejan Kusturić
Entrenatzailea Bosnia-Herzegovina Zoran Dragišić
Liga Bosnia-Herzegovinako futbol liga
2016-17 2. mailan, 1.a (igo da)
Webgunea www.fkborac.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Borac Banja Luka (izen osoa Fudbalski Klub Borac Banja Luka) Bosnia-Herzegovinako futbol talde bat da, Banja Luka hirikoa. Jokaturiko azken Mitropa Kopa irabazi zuen, 1992koa, eta Bosnia-Herzegovina askatu zenetik Liga eta Kopa bana irabazi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1926an sortu zen Radnički sportski klub Borac izenaz, Jugoslavia ohiko zaharrenetakoa zen beraz. "Borac" izenak "borrokalaria" esan nahi du.

1961 urtean Jugoslaviako lehen mailara igo zen baina urtebete egin zuen bertan. 1971ean berriz igo zen eta 1974an Jugoslaviako Kopako finala jokatu zuen baina Hajduk Split-ek 1-0 garaitu zuen. Lau urte egin zituen maila gorenean.

1988an berriz ere Jugoslaviako Kopako finala jokatu zuen, oraingoan Belgradeko Izar Gorriaren aurka eta 1-0 emaitzaz nagusitu zen, bere lehenengo titulua eskuratuz. 1992an denboraldi bikaina egin zuen, liga laugarren eginez eta Mitropa Kopa eskuratuz (Erdialdeko Europako taldeen arteko txapelketa historikoa). Jugoslaviako azken liga eta azken Mitropa Kopa izan ziren, hurrengo urtean gerra hasi baitzen.

Bosnia-Herzegovina independente bihurtu zenean taldearen indarra jeitsi egin zen, dena dela Bosniako Serbiar Errepublikako talde indartsua izaten jarraitu zuen eta bertako bost kopa eta hiru liga irabazi ditu dagoeneko. Bosnia-Herzegovina osoari dagokionez Liga bat eta Kopa bat eskuratu ditu. 2016an maila galdu zuen baina hurrengo denboraldian berriz igo da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovinan: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FK Borac Banja Luka Aldatu lotura Wikidatan