Apuliako frankoproventzera
Apuliako frankoproventzera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Frankoprovenzera | |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | faet1240 |
Linguist List | frp-fae |
UNESCO | 351 |
Apuliako frankoproventzera (mintzairaren hiztunentzat Faetar edo Faetar-Cigliàje eta italieraz Faetano-Cellese) frankoproventzeraren aldaera bat da, eta bi komunitate txikitan hitz egiten da: Foggia probintzian Apuliako erregioan, Italiako hegoaldean oso urruti eta isolatuta Proventzatik: Faeto eta Celle de San Vito dira herri horiek, eta badira migrari komunitateak mintzaira gorde dutenak, bereziki Kanadan,Toronton eta Brantforden.[1]
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frankoproventzeraren ahaidetasuna argia da, baina inguruko mintzaira italo-erromantzeekin ere antzekotasun asko ditu halaber. Faeto eta Celle di San Vito Italiako gainerako haranetatik isolatuta daude Dauniako mendiengatik, baina kontaktua egon da.
Hizkuntza komunitate honen hasiera historikoa XIII. mendean kokatzen da. Soldadu talde frantziar-proventzal bat Apuliara bidali zuten Napoliko Erresumara, non 1266ko Beneventoko guduan parte hartu zute. Guduaren ondoren, soldadu batzuk han geratu ziren eta komunitateak ezarri zituzten. Celle di San Vito mendiko monasterio gisa fundatu zen, toki isolatuan inguruko malaria agerraldi bat ebitatzeko, eta geroxeago Faeto 1268ko uztailaren 8an edo 1274ko urriaren 20an, iturri desberdinen arabera, Karlos I. Napolikoaren Anjouren dekretu baten bidez.
2000. urteaz geroztik, gutxienez bi hiztegi eta hizkuntza italieraz deskribatzen duen gramatika bat argitaratu dira. Ingelesez, frantsesez eta italieraz ere asko ikasi da, gutxiengo hizkuntza gisa, ukipenean dagoen hizkuntza gisa eta beste hizkuntza franko-proventzal batzuekin konparatzeko.
Hiztegi konparaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faetar | frantsesa | italiera | Euskaraz |
---|---|---|---|
bów | bois | legna | egur |
cemmìse | chemise | camicia | alkandora |
cjannù | chez nous | casa nostra | norberaren etxea |
figljètte | fillette | bambina | neskato |
ma ttànte | ma tante | mia zia | nire izeba |
mu nùnchj | mon oncle | mio zio | nire osaba |
nfan | enfant | bambini | haur |
pa bbun | pas bon | non buono | ez da ona |
ra | rat | topo | arratoi / sagu |
rén | rien | niente | ezer ez |
rescìn | raisin | uva | mahats |
scìj | six | sei | sei |
sètte | cette | questa | zazpi |
trése | treize | tredici | hamahiru |
vìtte | huit | otto | zortzi |
wàje | voix | voce | ahots |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Perta, Carmela. (2008-11). «Can Language Politics Ensure Languages Survival? Evidence from Italy» Language and Linguistics Compass 2 (6): 1216–1224. doi: . ISSN 1749-818X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-24).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rubino, Vincenzo et al. 2007. Dizionario Italiano-Francoprovenzale (F-I) di Faeto. Sportello Linguistico Francoprovenzale. Foggia.
- Bitonti, Alessandro. 2012. Luoghe, lingue, contatto: Italiano, dialetti, e francoprovenzale in Puglia. Tesi. Università di Lecce.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Faetar language» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-11-12ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.