Faisalabad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faisalabad
 Pakistan
285px
[[Fitxategi:{{{bandera}}}|120x78px|border|Faisalabad bandera]]

[[Fitxategi:{{{armarria}}}|88x88px|Faisalabad armarria]]

Administrazioa
Herrialdea  Pakistan
Probintzia Punjab
Izen ofiziala فیصل آباد
Geografia
Koordenatuak 31° 25′ 05″ N, 73° 04′ 44″ E / 31.418°N,73.079°E / 31.418; 73.079Koordenatuak: 31° 25′ 05″ N, 73° 04′ 44″ E / 31.418°N,73.079°E / 31.418; 73.079
Faisalabad hemen kokatua: Pakistan
Faisalabad
Faisalabad
Azalera 1.280 km²
Altuera 184 m.
Demografia
Biztanleria 4.177.246 biztanle (2010)
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea http://www.faisalabad.gov.pk/
Faisalabad

Faisalabad[1] (1977 arte, Lyallpur[1]) Pakistango hiri eta barruti bat da, Punjab probintziakoa. Chenab ibaia hiritik 30 km ipar-mendebaldera dago. Lahoreren ondoren, Punjab probintziako hiririk handiena da. Pakistango hirietan hirugarrena da. Pakistango erdialdeko industriagune garrantzitsua da, eta errepideen eta trenbideen gune batean dago.

Punjabeko erdialdeko lautadan dago, eta inguruko nekazaritza-produktuen merkataritzaren gunea da. Industria kimiko garrantzitsuak daude, eta ehungintza eta elikagaigintzako industriak ere bai. Nekazaritza Unibertsitatearen egoitza da (1906an sortua).

Klima aridoa du: uda (apiriletik urrira) beroa da (udako batez besteko tenperatura maximoa 39 °C da, eta minimoa 27 °C), eta negua (azarotik martxora) epela (neguko batez besteko tenperatura maximoa 17 °C da, eta minimoa 6 °C). Euri gutxi egiten du (300 mm urtean, batez beste), eta ia uztailean eta abuztuan bakarrik egiten du euria.

Hiria 1890ean sortu zen, eta Lower Chenab koloniako gune operatiboa izan zen. 1898an udalerri-kategoria eskuratu zuen.

2005ean, Faisalabad hiri-barruti gisa berrantolatua izan zen, eta 8 herri autonomotan banatu:

  • Lyallpur Town
  • Madina Town
  • Jinnah Town
  • Iqbal Town
  • Chak Jhumra Town
  • Jaranwala Town
  • Samundri Town
  • Tandlianwala Town

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faisalabad Aldatu lotura Wikidatan