Fantômas (1964ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fantômas
Datuak
Jatorrizko izenburua Fantômas
Izenburua euskaraz Fantômas
Urtea 1964
Estreinaldia 1964ko azaroaren 4a
Generoa polizia komedia
Herrialdea  Frantzia
Zuzendaria
André Hunebelle
Ekoizleak
Paul Cadéac
Cyril Grize
Alain Poiré
Gidoilariak
Jean Halain (gidoia)
Pierre Foucaud
Pierre Souvestre eta Marcel Allain idazleen Fantômas eleberri sailean oinarritua
Aktoreak
Jean Marais
Louis de Funès
Mylène Demongeot
Musikagileak
Michel Magne
Jatorrizko hizkuntza
frantsesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Fantômas 1964ko André Hunebelle frantziar zinema zuzendariak zuzendutako polizia komedia film bat da. Pierre Souvestre eta Marcel Allain idazleen Fantômas literatur pertsonaiari buruzko eleberri sailean oinarritua dago. Jean Marais, Louis de Funès eta Mylène Demongeot aktoreek antzeztu zuten.

Filmak ikusle aldetik arrakasta handia izan zuen, ondorioz beste bi jarraipen filmatu eta trilogia bat osatu zen: Fantômas se déchaîne (1965) eta Fantômas contre Scotland Yard (1967).

Frantzian kultuzko filmaren maila bereganatu du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Fantômas (Jean Marais), mila aurpegidun gizona, edonorren itxura bereganatzeko gai denak, Fandor (Jean Marais) izeneko kazetari batek berari buruzko gezurrezko elkarrizketa bat argitaratu berri duela jabetuko da. Hartaz mendekatzeko asmoz, kazetariaren itxura fisikoa bereganatu eta haren papera antzeztuz sekulako lapurreta burutuko du. Juve komisariak (Louis de Funès) lapurretaren benetazko arduraduna Fantômas dela susmatuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Jean Marais Fantômas
Jean Marais Fandor
Louis de Funès Juve komisarioa
Mylène Demongeot Hélène Gurn
Jacques Dynam Bertrand

Fantômas trilogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma Estreinaldia
Fantômas 1964ko azaroaren 4a
Fantômas se déchaîne 1965ko abenduaren 8a
Fantômas contre Scotland Yard 1967ko martxoaren 16a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]