Farly Yovany Gil Betancur
| Farly Yovany Gil Betancur | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2025eko uztailaren 31 - Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Montería (en)
2020ko martxoaren 4a - ← Luis José Rueda Aparicio (en) Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Montelíbano (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Donmatías (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Farly Yovany Gil Betancur (Donmatías, Kolonbia, 1974ko ekainaren 29a) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona da. 2020an, Montelíbanoko apezpiku bihurtu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donmatías herrian jaio zen 1974an Gilberto Gil eta Marina Betancurren familian[1]. Santa Rosa de Ososko apaizgaitegian ikasi zuen. 2000ko azaroaren 21ean apaiztu zen[2].
2003an filosofia eta erlijio-hezkuntzan lizentziatu zen Fundación Universitaria Católica del Norten[1]. 2014an zuzenbide kanonikoko doktoretza lortu zuen Pontificia Universidad Javerianan (Bogota)[1][3].
Hainbat urtez bikario izan ondoren, elizbarrutiko apaizgaitegian hasi zen lanean, hezitzaile (2002tik 2005era eta 2010etik 2011ra), prefeta (2002tik 2005era) eta erretore (2011tik 2017ra) bezala[2].
2020ko martxoaren 4an, Frantzisko aita santuak Montelíbanoko apezpiku izendatu zuen[4]. Urte bereko ekainaren 18an apezpiku ordenatu zuten Chiquinquiráko katedralean[2].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Los mínimos antropológicos para una visión cristiana del hombre en la prueba pericial desde la sana antropología cristiana (tesia, 2014)[3]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Leon XII.a aita santua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Paolo Romeo artzapezpikua (1984)
- Alonso Llano Ruiz apezpikua (1993)
- Jorge Alberto Ossa Soto artzapezpikua (2003)
- Farly Yovany Gil Betancur apezpikua[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «P. Farly Yovany Gil Betancur, es nombrado como nuevo Obispo de Montelíbano – Córdoba» Fundación Universitaria Católica del Norte 2020-03-04 (kontsulta data: 2023-12-10).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Monseñor Farly Yovany Gil Betancur» Conferencia Episcopal de Colombia (kontsulta data: 2023-12-10).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Gil Betancur, Farly Yovany. (2014). «Los mínimos antropológicos para una visión cristiana del hombre en la prueba pericial desde la sana antropología cristiana» Biblioteca Digital ODUCAL (Pontificia Universidad Javeriana) (kontsulta data: 2023-12-10).
- ↑ (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Montelíbano (Colombia)» The Holy See 2020-03-04 (kontsulta data: 2023-12-10).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Farly Yovany Gil Betancur» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2023-12-12).