Farmazia beltza
| Farmazia beltza | |
|---|---|
![]() | |
| Datuak | |
| Mota | argitaletxea |
| Erabilitako hizkuntza | euskara |
| Historia | |
| Sorrera | 2018 |
Farmazia beltza komikia eta bestelako generoak lantzen dituen argitaletxe bat da,[1] Zerocalcare komikigile italiarraren lanak euskarara ekarri dituena.
Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresaren babesarekin 2018. urtean sortu zuten David Zapirain Karrikiri eta Koldo Almandoz botikariek. Almandozek eta Zapirainek Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90eko hamarkada amaieran.[2]
Argitaletxea ezagun egin da euskal komikizaleen artean Zerocalcare irudigile italiarraren komikiak euskarara ekartzeagatik.[2] Baita 2022an Koldo Almandozen gidoiaz eta Aritz Truebaren marrazkiekin 'Natasha' komikia euskaraz argitaratzeagatik.
Ildo editorial eklektikoan, izaera oso ezberdineko proiektuentzat babes eta argitaratze euskarria izan da, besteak beste Atopia RPG, 2019an Durangoko Sormen Beka irabazi zuen euskaraz sortutako lehen rol-jokoak.

- Zerocalcare Donostian (Hondamuina)
Argitaratutako liburu eta komikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argitaratutako liburuak:
| Urtea | Izenburua | Egilea | Generoa | Hizkuntza | Itzultzailea | ISBN |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 2025 | Joxe Lacalle: atzerako begirada | Joxe Lacalle | Argazki postal bilduma | Euskaraz eta gazteleraz | 9788412968309 | |
| 2025 | Gipuzkoa mila urte. Elena Barrena Osorori gorazarre. | Hainbat egile | Saiakera | Euskaraz eta gazteleraz | -- | |
| 2020 | Igeri edo ito: itsas nobela bat | Koldo Almandoz | Gida-liburua | Euskaraz | -- | |
| 2020 | Atopia RPG | Hainbat egile | Rol-jokoa | Euskaraz | -- | |
| Bilduma bat | Sandro Penna, Damaris Pan (Marrazkiak eta diseinua) | Iñigo Astiz | ||||
| Marea gora marea behera: Oreina, filmaren bitakora kaiera | Koldo Almandoz | -- | ||||
| Argazkiazpitituluak | Koldo Almandoz | -- | ||||
| Luminiszenteak | Igone Mariezkurrena Fernandez, Irantzu Pastor Ordoki | |||||
| Usainak | David Zapirain | Testu laburrak | ||||
| Asteburu zuri bat | Garbiñe Ubeda | Narrazioa | ||||
| Jon Benito | Narrazioak | |||||
| Uzta 01 | Hainbat egile | Miszelanea |
Argitaratutako komikiakː
| Urtea | Izenburua | Gidoia | Marrazkiak | Hizkuntza | Itzultzailea |
|---|---|---|---|---|---|
| 2025 | Herio Anderearen trapupean | Marcus Rediker | David Lester | Ingelesetik itzulia | David Zapirain |
| 2022 | No sleep till Shengal | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre |
| 2022 | Natasha[3][4][5][6] | Koldo Almandoz | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | -- |
| 2021 | Armadiloaren igarkizuna | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre |
| 2020 | Kobane Calling orain [7][8] | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre |
| 2019 | Hondamuinean 2: sei hilabete geroago | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre |
| 2018 | Hondamuinean | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre |

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Farmazia Beltza - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2022-10-01).
- 1 2 «Farmazia Beltza - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ Velez, Natxo. (2022). «Aritz Trueba: "Sortzean, espero ez dituzunak azaleratuko dira, eta horrek beste "ni" bat erakutsiko dizu"» EITB (EITB media) (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ Lizarralde, Nerea. (2022-05-27). «Koldo Almandoz gidoigileak eta Aritz Trueba marrazkilariak 'Natasha' komikia osatu dute» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Landaluze, Koldo. (2022). ««‘Natasha’ es un cómic lleno de vida y humor»» naiz: (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ Bereziartua, Gorka. (2022-06-23). «‘Natasha’ komikia: sexua, autobilaketa eta bideo biralak» Boligrafo gorria (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ «Kobane Calling - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2023-11-07).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2020-04-18). «Zerocalcare, gatazka guztien gorringotik» Berria (kontsulta data: 2023-11-07).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Farmazia beltza Komikipedian
- Solasaldia Farmazia Beltzaz Intxaurrondon. Donostia Kultura (2023-11-07)

