Kobane Calling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kobane Calling
Jatorria
Egilea(k)Zerocalcare
Argitaratze-data2015
IzenburuaKobane Calling
Jatorrizko herrialdeaItalia
ArgitaletxeaL'Internazionale (en) Itzuli eta BAO Publishing (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaitaliera

Kobane Calling Zerocalcare autore italiarrak idatzi eta diseinatutako komikia da. Lanaren zati bat Internazionale astekari italiarrean argitaratu zen 2015eko urtarrilean.

Euskarazko bertsioa 2020an argitaratu zuen Farmazia Beltza argitaletxeak itzulpena Koldo Izagirrek euskaratu zuela.[1][2]

Autoreak Siriako Kurdistanera eta Siria eta Turkiaren arteko mugara egin zuen bidaia kontatzen du lanak erreportaje grafiko moduan. Kobane hiritik kilometro gutxira ibili zen, Rojava eskualde autonomo demokratikoan, defendatzaile kurduen artean. Estatu islamiko indarren aurka borrokatu ziren,[3] Herri Babeserako Unitateekin (YPG tropekin), bereziki. Haien ideia aurrerakoiak, demokratikoak eta feministak liluratuta utzi zuten autorea.

Ez zen Farmazia Beltzak Zerocalcarerekin izan zuen lehen harremana. Aurrez, Hondamuinean izeneko lana argitaratu zuten 2018an, eta haren bigarren atala ere kaleratu zuten gero: Hondamuinean, sei hilabete geroago. Prekaritateak irentsitako bere lagunartearen gorabeherak kontatzen ditu bi lan horietan, eta, orduan ere, Izagirrek egin zituen itzultzaile lanak. Eta hartu-eman horiek guztiek utzitako aho zapore onak animatu zituen orain Kobane calling ere ateratzera.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YPGko emakume borrokalari kurduak

Komikiaren lehen zatian, Zerocalcarek inguru horretara joateko arrazoiak kontatzen ditu; Mehser hiri txikira, Turkiako mugara, Kobani hiri setiatura, Rojavako Eskualde Autonomoaren independentziaren sinbolo den herrira, non biztanle kurduak gehiengoa osatzen duten eta Estatu islamikoaren indarren aurka borrokatu diren.[4][5][6]

Marrazkilariak umorez kontatzen ditu bere gurasoei Kobanira joango dela egin zien mezuaren emaitzak. Boluntario erromatar batzuk dira, erresistentzia sendoari laguntzeko eta gatazka objektiboki kontatzeko lehen eskuko testigantzekin. Gero, Zerocalcare estiloko umorearekin eta digresio tipikoekin arakatzen dira marrazkiak, baina espiritu kritikoa dute esku-hartzeek nazioartean izaten dituzten kontraesanei buruz eta pertsona ezagunen eta boluntarioen inplikazio emozional handia dute.[7][4][5]


« Zeru izartsu bat lehenik, eta, bat-batean tiro bat: «Blam!». Gehiago helduko dira berehala. «Blam, blam!». «Ratatata». «Tum-tum». «Boom». «Blam». Garip izeneko miliziano kurduak, Kobanetik kilometro eskasera dagoen herrixkako babeslekuko teilatura igota, pazientziaz azaltzen dio Italiatik laguntza brigadan joandako komikigileari iluntasuna zartatzen duen onomatopeia horietako bakoitzak zehatz zer esan nahi duen. «Ratata entzuten duzunean ISISekoak dira. Tum-tum-tum entzuten duzunean, gu gara». Tiro eta izar arteko sekuentzia horrekin abiatzen du Zerocalcare komikigileak nazioarteko arrakastaren ateak ireki zizkion Kobane Calling komikia. »

Iñigo Astiz[2]


Harrera Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerocalcare

Nobela grafiko hau frantsesera itzuli ondorengo kritikak bikainak izan ziren:

  • 5etik 4, BD Gest'[8]
  • 10etik 7,3 SensKCitique[9]
  • 5eko 4,31 Babelio[10]
  • 5etik 4 BDthèque
  • 4tik 2 FifaBD
  • 5etik 4 Lachasseauxlivres[11]
  • 5etik 4, Critiques libres[12]

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana

2018ko azaroaren 2an, Kobane Calling On Stage, Kobane Calling jatorrizko eleberri grafikoaren lehen antzerki-egokitzapena, Italiako Lucca Giglio antzokian estreinatu zuten, Lucca-ko Comics & Games konbentzioan. Nicola Zavaglik egokitu zuen obra, eta Zerocalcare-ren papera Lorenzo Parrotto aktoreak egin zuen.[13] 2019-2020 denboraldian bira bat egin zuten Italian, eta 2022-2023 denboraldian berriro, Napoliko Bellini antzokitik hasita, 2022ko maiatzean.[14][15]

Audiolibroa

Italierazko audio-argitalpen bat 2021eko urrian atera zen, Storytel-en bakarrik.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]