Koldo Izagirre
Koldo Izagirre | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Koldo Izagirre Urreaga |
Jaiotza | Altza, 1953ko ekainaren 21a (67 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, idazlea, itzultzailea eta zinema zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 66 |
IMDb | nm0412706 |
Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia - Altza, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 21a) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.
1978an Oh! Euzkadi literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoriarekin eta beste idazle batzuekin batera, eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen.
1990. urtean Offeko maitasuna filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen, bi urte lehenago Ke arteko egunak filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.
Idazlan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Itsaso ahantzia, 1976, Kriseilu.
- Oinaze zaharrera, 1977, Ustela saila.
- Guardasola ahantzia, 1978, Ustela Saila.
- Balizko erroten erresuma, 1989, Susa.
- Non dago Basque harbour? 1997, Susa.
- Teilatuko lizarra 2005, Susa.
- Rimmel 2006, Susa.
- Parisen bizi naiz 2013, Susa.
Eleberrigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euzkadi merezi zuten 1985, Hordago.
- Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri1998, Elkar.
- Agirre zaharraren kartzelaldi berriak 1999, Elkar.
- Egarri egunak portualdean 2011, Susa.
- Dumitru 2014, Erein.
- Lorea Gernika, andrazko bat 2015, Susa.
Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak 1991, Elkar.
- Vladimir 1996, Erein.
- Sua nahi, Mr Churchill? 2005, Susa.
- Franco hil zuten egunak 2016, Susa.
Hiztegigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal Lokuzioak, 1981. Hordago.
21. mendean, Susa argitaletxearen eskutik, eta Joxan Elosegi eta Josu Landaren elkarkidetzarekin, Euskal Lokuzioak Sarean lana apailatu zen Izagirreren lan haren gainean. Intza Proiektua izena jarri zioten egitasmoari.[1]
Kronika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ez duk erraza, konpai 1995, Susa.
- "Merry Christmas, Panama" esan zuen heriotzak 1999, Euskaldunon Egunkaria.
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Autopsiarako frogak 2010, Susa.
Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Desertorea, Boris Vian. Armiarma, 2009
- Gaueko hegaldia, Antoine de Saint-Exupery. Igela, 2008[2][3]
- Bi poema, Wislawa Szymborska. 1999, 2008
- Hogeita bost poema, Mahmud Darwish. Itzul: Itxaro Borda / Koldo Izagirre / armiarma.com, 2008
- Ulenspiegelen elezaharra, Charles de Coster. Alberdania-Elkar, 2007
- Umearen ehiza, Jacques Prevert. Realpolitik, 2006
- Sud-Ouestaren argia, Roland Barthes. susa-literatura.com, 2005
- Antoloxia homenaxe, 32 poema, Manuel Maria. Fato Cultural Daniel Castelao, 2005
- Nazkatutako bluesa, Langston Hughes. Ahalegina, 2004
- Eguna garaitu, gaua garaitu, Robert Desnos. Ahalegina, 2004
- Nekatua nago, Yehuda Amichai. Ahalegina, 2004
- Ni zapatok naute, Felix Leclerc. Itzul.: Itxaro Borda / Koldo Izagirre / Ahalegina, 2004
- Iparburuko esploratzailea, Joseph Brodsky. Ahalegina, 2004
- Askatasunaren kantua, Banira Giri. Ahalegina, 2004
- Lanari lotua, Liam O'Muirthile. Ahalegina, 2004
- Ez ezazula uste, Claes Andersson. Ahalegina, 2004
- Katu beltza, Ali Prodimja. Ahalegina, 2004
- Ireki leihoak, mesedez!, Fakhar Zaman. Ahalegina, 2004
- Estrontzio 90, Nazim Hikmet. Ahalegina, 2004
- Adoreak, Juan Gelman. Ahalegina, 2004
- Hamar poema, Paul Eluard. armiarma.com, 2002
- Idi orgaren karranka, Victor Hugo. Elkar, 2002
- Heriofuga, Paul Celan. Literatura Unibertsala – Batxilergoa, 2000
- Zerua eta itsasoa, Joan Salvat-Papasseit. Vladimir-12, 1999
- Gauez ate joka datozenean, Xabier P. Docampo. Elkar, 1996
- Mateo falcone eta beste zenbait istorio, Prosper Mérimée. Elkar, 1995
- Idazlan hautatuak, Joan Salvat-Papasseit. Pamiela, 1995
- Poema antologia, Vladimir Maiakovski. Susa, 1993
- Intxixuen artxibotik, Rafael Dieste. Elkar, 1993
- Lauretatik lauretara, Manuel Antonio. Itzul.: Iñigo Aranbarri / Koldo Izagirre. Susa, 1992
- Ramon Lamoteren gauzak, Paco Martin. Elkar, 1989
- Aresti/Ferreiro/Espriu antologia, Salvador Espriu. Erein, 1988
- Bazterrak, Uxío Novoneyra. Pamiela, 1988
- Zirtzilak: Kristalezko begia, Alfonso Rodríguez Castelao. Susa, 1986
- Maiatza zorabiatuaren pastorala, Manuel Maria. Antzerti-72, 1985
- Berengela izeneko otarantza baten ibilketak eta biribilketak, Manuel Maria. Antzerti-72, 1985
- Kristalezko begia: eskeleto baten oroimenak, Alfonso Rodríguez Castelao. Kriselu, 1976
Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal literaturaren antologia. Elkar-Ikastolen Elkartea, 1998. Xabier Mendigurenekin elkarlanean
- Elurra ikusi dut. Xabier Leteren poemak. Elkar poesia, 2017, 304 or. ISBN: 978-84-9027-588-7.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Euskal lokuzioak sarean - Intza Proiektuari buruz» intza.armiarma.eus Noiz kontsultatua: 2018-04-26.
- ↑ Gauezko hegalak / Karlos Del Olmo. (Eizie.org, 2009-02-27). Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
- ↑ Aitzindarien zama /Ion Olano ( (Gara, 2009-04-24). Noiz kontsultatua: 2018-09-26.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oh! Euzkadi aldizkariaren ale guztiak
- Koldo Izagirre, Literaturaren Zubitegian
- Bazka aldizkaria, Koldo Izagirreren artikuluekin
- Koldo Izagirrerei eginiko elkarrizketa, Larrun, 2006-07-30
- Euskadiko Filmategia[Betiko hautsitako esteka]
- Koldo Izagirreri eginiko elkarrizketa, Argia.
- Euskal Lokuzioak Sarean.