Adriano Trombetta mendi gidariaren (2017ko otsailaren 17an elur-jausi batek harrapatuta hil zen) gidaritzapean hasi zen haitz eskaladan, bide luzeetan eta goi mendian.
Turinen jaioa, 10 bat urtez igerilari aritu zen, 14 urterekin eskalada-murruan eskalatzen hasi eta kirol eskaladan lehian emaitza bikainak lortzen hasi zen arte.
FASI-ko (Kirol Eskaladako Italiako Federazioa) teknikari federatua eta kirol eskalatzaile profesionala izateaz gain, gorputz-hezkuntzako ikasketak ditu (SUISM - Turinen).[1][2]
Kirol eskaladan 2000tik 2014ra atleta nazional bihurtu zen. 2013an Italiako Txapelketan 2. postua lortu zuen eta Munduko Txapelketarako sailkatu zen, baina aire librean eskalatzeko geroz eta zaletasun handiagoak kirol eskaladako lehiatik urruntzeko hautura eraman zuen. 2014an, haitz eskaladan aurkitu zuen bere pasioa eta bete-betean murgildu zen. Bi urte eskasean 8b+ zailtasuneko bideak eskalatzera iritsi zen. "Arroka niretzat ezusteko handi bat izan da: lehenbiziko aldiz nola eskalatu jakitea bezala".
Federicaren espezialitatea TRAD eskalada (tradizionala) deiturikoa da. "Gehien liluratzen nauen eskalada mota mentalki gehien eskatzen duena eta arriskutsuena da. TRAD eskalada edo eskalada tradizionala da deitzen zaiona da eta normalean hori horma handietan bilatzen da. Hormak eskalatzen hasi ziren lehen eskalatzaileek garai batean egiten zuten hori hain zuzen ere. Oso kontzentratuta eta sinkronizatuta egon behar duzu, askotan babesak ez baitaude eskura eta ezegonkorrak baitira".
Marmolada (Dolomitak - Italia)
Duela urte batzuk mundu bertikalaren historian sartu zen, eskalada librean, Verdon-en (Frantzia) Tom et Je Ris bideak, Digital Crack Mont Blanc-eko mendigunean eta Marmoladan modu jarraian "Via Attraverso il Pesce" igoerak egin zituen Italiako lehenbiziko emakumea izatea lortu zuenean, besteak beste.
Eskalada estilo ezberdinak praktikatzeaz gain, mendiko eskia ere egiten du eta 2021eko urtarriletik goi mendiko gida ere bada.
2014ko ekainean, lehenbiziko igoera absolutua "Fuga dal Ghetto" eskalatuta[3], 8b Val di Lanzon (Italia).
2016ko uztailaren 17an, lehenbiziko emakumea absolutuan Marmoladan "La via attraverso il pesce"-ko[4] 1250 metroak librean eta soka-buru eskalatuz, luze guztiak bat izan ezik (hau "bistara") 19 ordutan.
Lehenbiziko igoera absolutua "La falce e le betulle" eskalatuta[5], 8a max Noascan (Italia), Michele Amadiorekin.
Lehenbiziko igoera librean eta bistara "Sturm und Drang" eskalatuta[6], Valsoera-ko Torre Staccata del Becco-n granitoan, Gran Paradisoko mendigunean.
Lehenbiziko emakume italiarra librean "Tom et Je Ris" eskalatzen[7], 8b+ Verdon-en (Frantzia)
Lehenbiziko emakume italiarra librean "Digital Crack" eskalatuta, 8a Mont Blanc-eko mendigunean.
Lehenbiziko emakume italiarra librean "Tomowak Dance" eskalatuta, 8a max Caporal-go horman, Valle dell'Orco-n (Italia), (bigarren absolutua Matteo Della Bordella-ren ondoren)
2017an, lehenbiziko igoera absolutua "Occhi Nuovi" bidean, 8a+ trad Valle dell'Orco-n (Italia)
2018an, lehenbiziko igoera absolutua "KTM" bidean, 8a+ trad Valle dell'Orco-n (Italia)
2018ko irailaren 2an Valgrisenche-en (Aostako harana - Italia) haitz-eskaladako txapelketa ezohikoa irabazi zuen emakumezkoen kategorian.[8]
Pakistango "Good No Good" bidea 800 metroko garapenarekin. Itsas mailatik 4900 metrora dagoen "Peak Nik" gailurrera irteten da. 2017ko uztailean Ragni di Lecco-ko Luca Schiera eta Simone Pedeferri- rekin egina.[13]
"L'isola che non c'e", Aiguille Croux- en[14], Mont Blanc mendigunean, 3256 m-ko altueran dagoen bidea, 7b+ -erainoko zailtasuna duten 12 luze, 2018ko irailean irekia.
"Addio al celibato", 8 luzeko ibilbidea Fabri-ko Apeninoetan, 8a+ max, Matteo della Bordella-rekin batera 2018ko irailean osorik irekia.[15]
"Monster" (350 m, ED +, 8a max, 7a derrig.), Kirol eskaladako bidea[16], altzairu herdoilgaitzez finkatuta 2600m-ra, Valgrisenche-eko Becca di Verconey-n (Italia), 2019ko neguan osorik irekia Matteo Giglio-rekin batera.