Aostako Harana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aostako Harana
Flag of Valle d'Aosta.svg
Administrazioa
Estatua  Italia
Hiriburua Aosta
Probintziak Ez
Udalerriak 74
Geografia
Koordenatuak 45° 43′ 00″ N, 7° 22′ 00″ E / 45.716666666667°N,7.3666666666667°E / 45.716666666667; 7.3666666666667Koordenatuak: 45° 43′ 00″ N, 7° 22′ 00″ E / 45.716666666667°N,7.3666666666667°E / 45.716666666667; 7.3666666666667
Italy Regions Aosta Valley Map.png
Azalera 3.262 km²
Demografia
Biztanleria 119.548 biztanle (2005)
Dentsitatea 37 bizt/km²
www.regione.vda.it

Aostako Harana[1] (Valle d'Aosta italieraz, Vallée d'Aoste frantsesez eta Vâl d'Aoûta frankoprovenzeraz) Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena.

Hiriburua Aosta bera da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Valais Kantoia (Suitza), hegoaldean eta ekialdean Piemonte eta mendebaldean Savoia Garaia eta Savoia (Frantzia) mugakide ditu.

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dora Baltea ibaiak zeharkatua, 4.000 metrotik gorako gailurrek (Mont Blanc, Cervino, Monte Rosa,…) inguratzen duten lurralde menditsua da Aosta. Komunikazio gune guztiz garrantzitsua, bertan egituratzen baitira Alpe arteko bide nagusiak (Mont Blanceko tunela, San Bernardo Handiko eta Txikiko mendateak). Courmayeur udalerria Mont Blancera igotzeko abiapuntu ohikoa da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi mendietako larre ugarietan behi azienda hazten da; behe lurretan, berriz, laboreak, fruitu arbolak eta mahastiak lantzen dira. Ekoizpen hidroelektrikoa garrantzitsua da (20.000 kW/o.). Burdingintza (Cogne), kimika industria (Châtillon, Saint-Marcel) eta ehungintza. Industria da, betiere, lurralde honetako ekonomia jarduera garrantzitsuena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aosta Harana Frantziaren esku egon zen 1800. eta 1814. urtearen artean. 1948tik, Italiako lurralde autonomoa da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako beste eskualdeak ez bezala, Aostako Harana ez dago probintziatan banatuta.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Aosta Haranako udalerrien zerrenda»

Aosta Haranan 74 udalerri daude. Handiena Aosta bera da, 34.270 biztanlerekin. Hurrengoa Châtillon da, 4.846 biztanlerekin.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aostako Harana Aldatu lotura Wikidatan