Edukira joan

Felisberto Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felisberto Hernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFeliciano Felisberto Hernández Silvano
JaiotzaMontevideo1902ko urriaren 20a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaMontevideo1964ko urtarrilaren 13a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, piano-jotzailea eta musikagilea
Lan nabarmenak
Musika instrumentuapianoa

felisberto.org.uy
IMDB: nm2281983 Discogs: 4846219 Edit the value on Wikidata

Felisberto Hernández (Montevideo, 1902ko urriaren 20a - ibidem, 1964ko urtarrilaren 13a) Uruguaiko idazlea izan zen. Piano-ikasketak egin zituen gaztetan, eta zinemetako pianista gisa aritu zen. 1925ean, kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen: Fulano de tal (1925, Urlia); Libro sin tapas (1929, Azalik gabeko liburua). 1942an Por los tiempos de Clemente Colling (Clemente Colling-en garaietan edo) argitaratu zuen. Garai hartan hasi zen Tierras de la memoria idazten, nahiz eta hil arte ez zen argitaratu. Haren beste lan batzuk: Nadie encendía las lámparas (1947, Inork ez zuen lanpararik pizten); Las hortensias (1949, Hortentsiak); La casa inundada (1960). Hernándezenak oroitzapen-lanak dira, eta umorea lantzen du era berezi batean, eta sentipen irreal bat eragiten du. Eragin handia izan zuen J. Cortázar eta G. García Márquez idazleengan. Rio de Platako ipuin fantastikoaren sortzailetzat hartua izan da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]