Fermin Diez de Ulzurrun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Diez de Ulzurrun
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1971 (52/53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista eta diseinatzailea
fermindiezdeulzurrun.es

Fermín Diez de Ulzurrun (Iruñea, 1971) artista, komisario eta diseñatzaile industriala da.[1] Bere lana, Kapitalismoaren garapenaren inguruan egin du orokorrean, eta aldaketa hauen efektuengan gizarteko klase ertainetan.[2] Maslow Industries izeneko entitatearen sortzailea eta zuzendari orokorra da, eta Nafarroako Gobernuko bekak jaso ditu behin baino gehiagotan, proiektu desberdinak aurrera eramateko. Gainera, Berlinen, Bartzelonan, Iruñean edota Uharten egin ditu erakustaldiak.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Diez de Ulzurrunek Iruñea du jaioterri bezala, zehazki 1971. urteko Iruñea. Diseñatzaile industriala da, eta instalazio industrialen zuzenbidetzan egin zituen ikasketak Universitat Politécnica de Catalunya-n. Bestalde, Maslow Industries-en zuzendaria eta sortzailea da, sorkuntza artistikora, eta adimen eskubideeen kudeaketara eta babesera zuzenduta dagoen entitatea.[2]

Artearen inguruko bere lorpenei dagokionez, Berlinen, Camagüey-n, Lisboan, Bartzelonan, Madrilen, Tarragonan, Pontevedran, Huescan, Bilbo, Iruñean eta Uharten izan ditu erakusketak, horietako batzuk oihartzun handikoak. Horietako gehienak, kapitalismoaren sistemaren eboluzioaren eta garapenaren inguruan mintzo dira.[3] Hauen bitartez, gizarte antolakuntzan, bizimodu hegemonikoan eta bakoitzaren identatean kapitalismoak eta bere aldairek duten efektua analizatu eta kritikatzen du. Hau da, bere lana Performance arteen, eskultura eta argazkilaritzaren barnean sar dezakegu.[2]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte garaikidearen barnean, eta gehien bat eskultura, argazkilaritza eta perfonrmance arteen barnean.

15'[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15’ izeneko obra, luzez izan da Diez de Ulzurrunen web orrialdean ikusten zen lehenengo gauza. Han ikusten den bideoan, artistak txorizo bokata bat jaten du, baina berarentzat, sorkuntza proszesua ez zen bokata jatea, baizik eta bokata hori jateko eman ziren jokuak, esperimentuak eta frogak. Hala ere, autoreak berak onartzen ditu ideia honetarako Andy Warholetik datozkion influentziak. Hain zuzen ere, autoreak berak “Warholen insipiratua dago, hain zuzen ere” dio elkarrizketa batean.[4]

Exposición[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere beste lanetako bat da, kasu honetan Uharteko Arte Zentroan burutua, 2017ko abuztuaren 4tik irailaren 10era. Egun hauetan zehar, erakusketa garatzen zen aretoan bi ordenagailu jarri zituen. Ordenagailu hauek, gelan gertatzen ziren gauzak irudikatzen zituzten, aretoan bertan instalatuak zeuden segurtasun kamera batzuen bitartez. Bere web orrialdean bertan, autoreak, bere lan honen kritika uler dezakela dio, superfizialtasuna dela eta.

Hala ere, berarentzat ezer ez duen erakusketa honek, kontu intelektual bat erakusten du. Hasteko, kontu linguistikoaz aritzen da. Artelan hau “exposición” deitzen da, hau da, erakusketa. Hala ere, ez du ezer erakusten. Hau da, erakusketa kontzeptuaren begirada kritiko bat da. Erakusketek, sorkuntza lana kapitailismoan sartzen dute gehienetan. Eskaparate bat balira bezala tratatzen dute artea. Bere lana, berriz, ez du ezer erakusten. Erakusketa eza baino ez du erakusten. Eskaparateek kanpora begiratzen dute, eta artelan honek barnera.

Bestalde, bideokameren bitartez, bideobigilantziari egiten dio erreferentzia. Ez soilik modu orokorrean kritika eginez, baizik eta modu konkretu batean ere. Bere ustez, kamerak gure eguneroko bizitzan geratzeko etorri dira. Ez du uste, azkeneko urteetatik aurrera, posible izanen denik erakusketa bat ikustea inolako kamerarik gabe. Hori da erakusketa honen bitartez erakutsi nahi duen beste puntuetako bat.

Exposición”-ekin bukatzeko, azkeneko elementu batez hitz egiten du artistak. Erakusketa bat sorkuntza prozesu baten amaiera baldin bada, erakusketa hau prozesu baten hasiera baino ez da. Jendeak egiten du bere sorkuntza gelaren barnean. Bideoetan ikusi zen bezala, jendea dantzan aritu zen, edo bere seme alabekin futbolean jokatzen. Hau da, ez ziren bukatutako zerbait ikustera joan, baizike eta ez zegoen zerbait hastera.[5]

Es Gibt Keine Alternative[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere garaian Alemaniako kaltzilerra zen Angela Merkelen erretratu inbertitua da. Paperaren gainean jarritako burdin oxidoz egina dago, eta titulua, esaldiaren akronimoa da, E.G.K.A.. Esaldi honen esanahia, “ez dago alternatibarik” da. Kasu honetan, esaldi honek Margareth Thatcher-i eta bere neoliberalismoaren norantzari egiten dio erreferentzia. Artistaren ustez, Alemaniak ordezkatzen du Thacherren esaldi eta pentsakera horri, europar bloke komunitarioa neoliberalismo kapitalistan gidatzen krisialdi osteko Europan.[6]

Beste artelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen beste artenal batzuen zerrenda:

  1. Maslow Exercises: Abraham Maslow-en giza beharren piramidea nahi duen moduan ordenatuz.[7]
  2. Capitalism Never Happened: dirua suntsitzearen ondorioz dirua lortzea.[8]
  3. Dinero Negro: Permanente beltzez dirua margotzea.[9]
  4. El Hombre como activo productivo: Auschwitz-en sarreran kokatua zegoen esaldi bat, artelan bihurtuta.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Fermín Díez de Ulzurrun» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. a b c «Fermín Díez de Ulzurrun | Tresnaka» www.tresnaka.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) «CV» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) Mendiri, Ruperto. (2020-11-28). «Fermín Díez de Ulzurrun: “El artista contemporáneo no está valorado”» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) «EXPOSICIÓN» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) «E.G.K.A.» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  7. (Gaztelaniaz) «MASLOW EXERCISES» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  8. (Gaztelaniaz) «ARBEIT MACHT FREI» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  9. (Gaztelaniaz) «dinero negro» eremuak (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  10. (Gaztelaniaz) «THE INFINITE MONKEY THEOREME» Fermín Díez de Ulzurrun (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]