Fermin Mundaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Mundaka
Bizitza
JaiotzaBermeo1825eko urriaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMérida, 1880 (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, Mertzenarioa eta esklabo-trafikatzailea
"Hacienda Mundaca", Isla Mujeres, Quintana Roo estatuan.

Fermin Antonio Mundaka Maretxaga (gaztelaniaz: Fermín de Mundaca) (Bermeo, 1825eko urriaren 11Mérida, 1880) pirata, esploratzailea, mertzenarioa, esklabo-trafikatzailea, Mexikoko Quintana Roo estatuan dagoen Isla Mujeresen babesa hartu zuen. Bertan bere etxaldea, Hacienda Mundaca, eta hilobia, hutsik, gordetzen dira oraindik-orain.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez arkitektura eta nabigazio ikasketak egin zituen. Mexiko aldean berari buruzko lehenengo informazioak esklabo-trafikoarekin daude lotuta; dirudienez maia herritarrak eta afrikarrak esklabo bezala Kubara eramaten zituen, hango sail handietan lan egiteko. Justiziarekin arazoak izan zituen eta 1855 inguruan Isla Mujeresen ezkutatu zen. Dena dela, Yucatángo gobernuarekin oso harreman onak omen zituen. Oso aberatsa zen eta uhartean "Vista Alegre" etxaldea sortu zuen, gaur egun Hacienda Mundaca bezala ezagututa. Bertan idazkun batzuk irakur zitezkeen: Nautíco y piloto, el fomentador Fermín Antonio de Mundaca y Marecheaga edo El árbol de Guernica. Estas obras las hizo el fomentador natural de la provincia de Vizcaya, de la villa de Bermeo. Ia uharte erdia erosi zuen, %40a, tartean lur emankorrenak. Oso ospe berezia zuen: antza denez beti zebilen lanean eta jendearekin oso harreman gutxi zituen. Uhartean ere eraikin desberdinak altxatu zituen, eskulturak eta lorategiak. Uharteko hilerrian ere bere izena duen hilobia dago baina hutsik: gaixotu zenean lagun batek Méridara eraman zuen eta han hil egin zen.[1][2]

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Mundakarekin lotuta maitasunezko historia esaten da. Dirudienez, 1862an, gerra zibilak zirela eta, uhartean bertan babesa hartu zuen hamabost urteko neska eder bat ezagutu zuen, Martiniana Gómez Pantoja "La Trigueña" (Gari kolorekoa) Fermin baino gazteago zen beste gizon batekin maitemindu zen eta Mundaka bakardadean gelditu zen. Haren oroimenez, hilerrian bere hilobi propioa egin zuenean, hitz hauek jarri zituen: Como usted es, era. Pues soy, usted será.[3]

Uhartean Mundakari buruzko kondairak kontatzen dira, esaterako haren etxaldean ezkutatzen den altxorrarena. Urtean behin uhartearen haurrak hori bilatzeko biltzen dira. La Trigueñari, bestetik, herrian, eskultura bat eskaini diote,

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Mundaka