Fernando Mijangos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Mijangos

Bizitza
Jaiotza?
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta kimikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: fernando-mijangos-ugarte

Fernando Mijangos Ugarte kimikaria, doktorea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisika saileko irakasle agregatu kontratatu erretiratua da, Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Kimika gaiak euskaraz ezagutarazteko eta eguneroko bizitzaren kimikaren presentzia azaltzeko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean berak idatzitako 70 lan baino gehiago azaltzen dira.[1]

1982an "Etilen oxidoaren polimerizazio kationikoa trifenilmetil tetrafluoroboratoarekin. Ikerketa zinetikoak eta konduktimetrikoak" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen, Luis Manuel Leon irakaslearen zuzendaritzapean.[2] EHUko Zientzia Fakultateko lehenengo tesi izan zen, urte berean aurkeztu zuen Jazinto Iturberenarekin batera.

Jose Mari Elortza, Jazinto Iturbe eta beste batzuekin batera, aitzindaria izan da Mijangos euskarazko irakaskuntzarako testugintzan. 2015ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea da. Eusko Legebiltzarreko ordezkari gisa hautatu zuten.[3][4]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]