Fernando zirkuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando zirkuan
Henri de Toulouse-Lautrec - Equestrienne (At the Cirque Fernando) - 1925.523 - Art Institute of Chicago.jpg
Jatorria
Sortzailea Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea 1888
Jatorrizko izenburua Equestrienne (At the Cirque Fernando)
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 161 zentimetro
Altuera 98 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea
Egile-eskubideak jabetza publiko
Kokapena
Lekua Chicagoko Arte Institutua
Bilduma Chicagoko Arte Institutua
Inbentarioa 1925.523

Fernando zirkuan (frantsesez: Au cirque Fernando), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1887-1888 tartean egin zuen lana da. Margolana Estatu Batuetako Chicagoko Arte Institutuan erakusten da. Tamainua hau da: 98x161 zm. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuaren munduak beti liluratu zuen Toulouse-Lautrec. 1880ko hamarkadan zirkoaren inguruko lanak egin zituen eta, hurrengo hamarkadan, itzuli zen gai horretara. XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Edgar Degas, Pablo Picasso edo Georges Pierre Seurat bezalako margolariek inspirazio iturri garrantzitsu bat aurkitu zuten zirkuko eszenetan. Zirkuko babeslekua zen, arazoei ihes egiteko bidea, soziologikoki gai piktoriko bat izatera iritsi zen, hainbat lan bikainetan islatua.

Egileak, amazonak bere zaldiarekin salto egingo duen unea berea irudikatzen du, Toulouse-Lautrecek nahita moztua, gelditua. Inpresionistengan, argazkigintzaren teknika hasiberriaren eraginez, oso ohikoa ziren horrelako eszena geldiaraziak. Margolariak, modelo bezala, bere maitalea zen Suzanne Valadon eta Monsieur Loyal erabili zituen, azken hau zeremonia-maisua edo animalien hezle gisa.[1]

Margolanak "Moulin Rouge" kabareta apaindu zuen hau ireki zenean, 1889an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]