Suzanne Valadon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Suzanne Valadon
Suzanne Valadon Photo.jpg
Bizitza
Jaiotza Bessines-sur-Gartempe, 1865eko irailaren 23a
Herrialdea frantsesa
Heriotza Paris, 1938ko apirilaren 7a
Hobiratze lekua Saint-Ouen Cemetery
Familia
Ezkontidea(k) André Utter
Bikotea(k) Erik Satie
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Maurice Utrillo
Jarduerak
Jarduerak margolaria, art modela eta modeloa
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Q17491929
Q17495396
Kidetza Société nationale des beaux-arts
Ligue de la Patrie Française‏
Mugimendua Inpresionismo ondokoa
Sinbolismoa

Suzanne Valandon, Marie-Clémentine Valade izenez jaioa (Besines, Haute Vienne, 1865eko irailaren 23a- Paris, 1938ko apirilaren 7a) margolari frantsesa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Buveuse (edalea) - Suzanne Valandonen erretratua, Henri de Toulouse-Lautrec-ek egina.

Garbitzaile alargun baten alaba izan zen Suzanne. 16 urterekin akrobata egin zen, baina erorketa batek amaiera jarri zion horri. Bere amarekin eta bere semearekin (Maurice Utrillo margolaria) bizi izan zen Montmartreko auzoan. 

Bere edertasunak margolari asko erakartzen zituen, modelo gisa hartzen zuten eta horrela hainbat margotze teknika ikasi zituen. Edgar Degas, Henri de Toulouse-LautrecPierre-Auguste Renoir eta Pierre Puvis de Chavannes-es modeloa izan zen; hauetako batzuekin erlazio bat ere izan zuen.

Valandonek natura hila, erramuak eta paisaiak margotu zituen. Bere biluziengatik ere famatua da.  1894an, Société Nationale des Beaux-Arts administratzen zuen lehen emakumea izan zen. Oso perfekzionista zen, urteak pasa zitzakeen bere koadroak konpontzen, hauek erakutsi aurretik.

Espiritu aske eta apetatsua zuen. Azenario sorta bat eramateagatik zen ezaguna, ahuntz bat omen zuen "bere marrazki txarrak jaten zituena" eta kabiarrarekin elikatzen omen zituen bere estudioko katuak ostiraletan.

1896an ezkondu zen Paul Moussis, burtsako agentearekin. 1909an banandu egin ziren eta André Utter-ekin joan zen bizitzera.

1938ko apirilaren 7<an hil zen Valandon, bere lagun margolariez inguratuta, André Derain, Pablo Picasso eta Georges Braque. Cimentière de Saint-Ouen-en lurperatua izan zen.

Bere obrak Parisko Georges-Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten daude ikusgai.

Sus obras se exponen en el Centro Georges-Pompidou de París y en el Metropolitan Museum of Art de Nueva York.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Autoerretratua (1883)
  • Eric Satie-ren erretratua (1892-93)
  • Adan eta Eva (1909)
  • Biluzia ohegaineko marradunarekin (1922)
  • Gela urdina (1923)