Edukira joan

Ziriol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fideo» orritik birbideratua)
Ziriol
pasta
Osagaiakgasifikatzailea, gari-irina, urra eta gatz arrunta
Historia
Sorrera-data1988

Ziriola[1][2], fideoa (Heg.)[3] edo bermizela (Ipar.)[4] hari itxura duen gari-irinezko zopako pasta da.

Ziriolak, orokorrean, uretan irakinez egiten dira, batzuetan elikadura-olioarekin edo gatzarekin. Horretaz gain, zartaginean edo frijigailuan frijitzen dira. Ziriol-platerek basiren bat edukitzen dute, edo zopari eransten zaizkio. Konposaketa materiala eta jatorri geokulturala ziriol-aukera handiaren mota bakoitzaren araberakoa da. Ziriolak hainbat kulturatan oinarrizko elikagaiak dira (e. b. txinatar ziriolak, japoniar ziriolak, korear ziriolak, filipinar ziriolak, vietnamdar ziriolak eta Italiako pasta).

"Ziriol" jatorriz "bildumen" hitzaren sinonimoa da, hau da, kandela luze eta mehea, gehienetan argizaiolean bildurik hilobietan-eta erretzen dena.[5] Pasta honek harekin daukan antza zela-eta, "ziriol" deitu zioten. Kirikiñok kontatu zuenez, "ziriol" hitzaren sorburua ziri horia da, alegia, Durangoko andere euskaldun batek lehenengo biderrez pasta hau saltokian ikusi zuenean esan zuena.[2]

Ibon Sarasola euskaltzainak Euskara batuaren ajeak lanean "ziriol" espainieratiko "fideo" eta frantsesetiko "bermizela" hitzak baino aukera hobetzat jo zuen.[6]

Ziriol freskoa prestatzeko errezeta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 pertsonentzako.

  • Gari semola edo indar irina: 330 g
  • Erdi tamainako arrautzak: 3.
  • Gatza.
  1. Irinarekin sumendi bat osatu. Sumendiaren erdian arrautzak eta gatza jarri. Eskuekin ongi nahasi eta 10 minutuz landu.
  2. Ore hau katilu batean gorde eta trapu busti batekin estali ondoren, 15 minutuz pausatu.
  3. Denbora hau igarota, arrabolarekin edo pasta egiteko erabiltzen den gailuarekin luzatu.
  4. Pasta egiteko gailua erabiliko bagenu, bertan moztuko genuke.Bestela 25 x 25 cm.-ko karratuak egin. Biribildu zilindro bat osatuz.
  5. Labaina batekin zentimetro bateko biribilkiak moztu ziriola eginez. Behatzekin ziriola askatu.
  6. Gazitutako ur irakinetan 3 minutuz egosten dira.
  • Indar irina gluten kopuru handia duen irina da pastak eta ogiak egiteko egokiena. Indar gariarekin egingo bagenu, arrautzaren ordez ura erabili daiteke.
  • Semola edo irin lodia: Gari alea birrintzeko garaian ez dute irin bihurtzen, kuskusa ere semola handiagoa dela esan genezake.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ADOREZ Bilaketa: ziriol» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  2. a b «ziriol - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  3. «fideo - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  4. «bermizela - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-08).
  5. «bildumen - EH - Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  6. Ibon Sarasola. (1998). «fideo» Euskara batuaren ajeak. Alberdania, 83 or. ISBN 848866950X.
    Aipua: «fideo. Frantsesez vermicelle da. Iparraldeko hiztegiek, bermizela-z bestalde, ziriola ematen dute. Ziriola honek ez du hiztegietatik kanpo tradiziorik, baina ezta bermizela-k ere, eta fideo-rena hutsaren hurrengo-hurrengoa da. Uste dut ahalegin bat egin behar genukeela, janari etiketa elebidunen bitartez, ziriol bultzatzeko euskara idatzian. Izugarrikeria handiagoak bultzatu ditugu. Bestela batasuna fideo, espainol inperialismoaren ajenteak —txantxetan-edo esateko— egingo du.»
    .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]