Filfla

Koordenatuak: 35°47′18″N 14°24′38″E / 35.7883°N 14.4106°E / 35.7883; 14.4106
Wikipedia, Entziklopedia askea
Filfla
Datu orokorrak
Garaiera60 m
Motauharte eta military training area (en) Itzuli
Luzera0,33 km
Zabalera0,16 km
Azalera0,06 km²
Geografia
Map
Koordenatuak35°47′18″N 14°24′38″E / 35.7883°N 14.4106°E / 35.7883; 14.4106
UTC orduaUTC+01:00
KokapenaMalta
Estatu burujabe Malta
Maltako eskualdeakWestern Region (Punent)
Maltaren banaketa administratiboa [[Żurrie Q|Żurrieq]]
Ur-gorputzaMediterraneoa
Leku geografikoaMalta
Mendizaletasuna
Lehen igoera1856

Filfla edo Filfola Malta artxipelagon dagoen uharte txikia da. Artxipelagoaren hegoaldean dago eta Żurrieq udalerriaren barruan dago. Guztira 6 hektarea ditu. Ondoan, Filfoletta arkaitza dago. Debekatuta dago uhartean ibiltzea, hegatientzako babes-lekua baita.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria ez dago garbi. Hipotesi baten arabera arabieratik etor daiteke, "filfel" hitzetik, euskaraz piperbeltz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendetan inor ez da bertan bizi izan. Bere lurrean eraikitako eraikuntza iraunkor bakarra, 1343an kobazulo baten barruan eraikitako kapera bat zen, baina 1856an lurrikara batek suntsitu zuen eta uhartearen zati bat ere hondoratu zuen. Bertan zeuden margolanak, eraikina txikitu baino lehen Zurriqueqera eraman zituzten eta han f+gordetzen dira.[1] 1971ra arte, Royal Navy eta Royal Air Force britainiarrek tiro-poligono gisa erabili zuten uhartea. 1980an hegaztientzako babesgunea izendatu zuten.[1]

Naturgune babestua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreserban espezie hauek aipa daitezke:

Habia egiten duten hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Endemismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sugandila mota bat: Podarcis filfolensis (ssp. filfolensis).
  • Barraskilo bat: Lampedusa imitatrix gattoi.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filflaren sorrera istorioa Il-Maqluba dolinaren sorreraren inguruko kondairekin lotuta dago. Maltako kondairak kontatzen du gaur egun Il-Maqluba osatzen duen eremuan bizimodu libertino zeramaten pertsonak bizi zirela. Bizilagun batek beren bekatari-bideen aurka ohartarazi zien, haiek ohartu gabe. Jainkoak, beraz, bekatariak zigortu nahi izan zituen herrixka irentsiz, hurko jakintsua bakarrik salbatuz. Orduan, aingeruek herrixka zati bat itsasora bota omen zuten, horrela Filfla uhartea sortuz.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]