Fili

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fili
Legendarium
Argitalpena
SortzaileaJ. R. R. Tolkien
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Familia
AmaDís
Anai-arrebak
FamiliaDurin's folk (en) Itzuli

Fili Tolkienen legendarium ospetsuan Durin I.aren leinuko nano bat da, Disen semea, hau Thorinen arreba eta ezagutzen den emakume nano gutxietako bat. Ered Luin mendietan jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2859. urtean.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2941ean, Thorinek "Mendipeko Erresuma" Smaug "Urrezkoa" herensugearen eskuetatik berreskuratzeko Ereborrerako mision abiatzeko osatu zuen konpainian sartu zen. Euren gaztetasunagatik, bera eta bere anaia Kili ziren espedizioko zaluenak eta horregatik bidaltzen zituen Thorinek abangoardiara esploratzeko. Biek aurkitu zuten konpainia ondoren Mendi Lainotsuetako orkoek preso hartuko zuten tokia zen leizezuloa. Eta biek aurkituko zuten, Bilbo Zorrozabalekin batera, Ate Sekretua zegoen tokia. Fili, gainera, trebea zen sokekin, bera izan zen Sorgindutako ibaiaren kontrako ertzean utzitako txalupa kakotu zuena.

Urte horretan bertan hil zen, Kilirekin batera, Bost Armaden guduan, hil zorian zegoen bere osaba Thorin erregea defendatuz. 82 urte baino ez zituen.