Filipe Bidart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filipe Bidart
Filipe Bidarte 2009an.jpg
Bizitza
Jaiotza Baigorri1953ko apirilaren  10a (66 urte)
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Abertzaleen Batasuna
Literaturaren Zubitegiko fitxa 848
Artikulu hau militante abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bidarte (argipena)».

Filipe Bidart (Baigorri, 1953ko apirilaren 10a), Ipar Euskal Herriko Iparretarrak (IK) talde armatuko sortzaile eta buruzagi ohia da.

Bidart Baigorrin jaio zen. Apaizgaitegi batean ikasi zuen, baina ez zen ordenatzera iritsi. Iparretarrak erakundea sortu aurretik ikastola bateko irakasle izan zen. 1980an klandestinitatera pasa zen, sasira pasatzen zen lehen IK-ko militantea izanik.

1982an, Baigorrin, CRSeko (Segurtasun Konpainia Errepublikarrak) bi polizien hilketa egotzi zioten. Ekintza hau IK-k ez zuen bere gain hartu, Batallon Vasco Españolek bai ordea. 1987an Biscarrosse-n jendarme baten hilketa ere egotzi zioten.

Bidart 1988ko otsailean atxilotu zuten Bokalen, IK-ko militante zen Ttotte Etxebesterekin batera. Azken hau elbarri geratu zen atxiloketa aurretik poliziarekin izaniko tiroketan. Isolamenduan egon zen 25 hilabetez Parisko La Santé espetxean. 1992an, Frantziako justiziak, biziarteko bi espetxe-zigorra ezarri zizkion hiru hilketa horiengatik. 2000. urtean 20 urteko espetxealdira zigortu zuten, 1983ko abuztuaren 7ko Landetako Leon (Léon) herriko kanpaleku batean izandako tiroketarengatik. Tiroketaren ondorioz, jendarme bat hil, beste bat arinki zauritu eta IK-ko militante zen Jean Louis Larre "Popo" desagertu zen. Oraindik ere ez dago Poporen arrastorik[1].

Ia 19 urtez egon zen Clairvaux-ko segurtasun handiko kartzelan preso. 2007ko otsailaren 1ean Parisko Apelazio Auzitegiak baldintzapeko askatasuna baimendu ondoren, kaleratzearen aurkako kasazio-helegitea jarri zuen Ministerio Publikoak. 2007ko Otsailaren 14an espetxetik irten zen, nahiz eta Frantziako legediaren arabera bi urte lehenago onartu behar zioten baldintzapeko askatasuna.

Baldintzapean aske izan arren, 2014. urtera arte ezin izan zen Euskal Herrian sartu. Apelazio Gorteak ezarritako baldintzapeko askatasunaren erregimenaren arabera Beziers hirian (Montpellierretik gertu) lan eta bizitzera behartzu zuen, egiten zuen lanarekin biktimei kalteak ordainduz.

Kartzelatik irten ostetik, Bidart Abertzaleen Batasuna alderdi independentistako kidea da.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]