Batallón Vasco Español

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Batallón Vasco Español
Datuak
Motaerakunde terrorista
HerrialdeaEspainia
IdeologiaEspainiar nazionalismoa
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Historia
Sorrera1975
Desagerpena1981

Batallón Vasco Español (BVE) Espainiako zerbitzu sekretuek gerra zikinerako 1975etik 1982ra artean erabili zuten izenetako bat da. Ekintza ugari hartu zituen bere gain batez ere militante abertzaleen kontra, horietako asko Ipar Euskal Herrian. 27 hildako eta 24 zauritu leporatzen zaizkio[1].

Espainiako zerbitzu sekretuen menpean ziharduen sareak BVE izenaz gain, beste izen batzuk ere erabili zituen mota horretako ekintzetarako: Triple A (edo Alianza Apóstolica Anticomunista), (Guerrilleros de Cristo Rey, Anti Terrorismo ETA (ATE), Primera Línea de Fuerza Nueva, Grupos Armados Españoles, Accion Nacional Española ... Askotan ere, izen desberdinak erabiltzen ziren egileak berberak izan arren.

BVE 1982. urtean desagertu zen, otsailaren 23ko estatu kolpearen inguran CESIDen barruan sortutako iskanbilen testuinguruan. Dena dela, Espainiako gobernua PSOEren eskura pasatzerakoan GAL siglak sortu ziren gerra zikinaren ekintzak aldarrikatzeko.

2015eko azaroan, eskandalua piztu zen, Ladislao Zabalaren omenezko testua zekarren argazki handi bat jarri baitzuten espainiar ultraeskuindarrei lotutako Madrilgo Los Cien Balcones jatetxean. Ladislao Zabalak 1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen, eta izualdia sorrarazi zuen Hernani, Andoain eta Astigarraga artean (Gipuzkoa). Atentatu haietan zazpi euskal herritar hil zituen Zabalak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak 231 urteko espetxealdira kondenatu zuen.[2][3]

BVEri leporatutako ekintza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1975eko ekainaren 6a: Jose Antonio Urrutikoetxea Josu Ternera eta Mikel Mugiro errefuxiatuen aurkako ekintza prestatzen ari zirela bonba lehertu eta Marcel Cardona Amoros, OASeko kide ohia hil eta Mario Silvasi (hasiera batean David Williams Edwards bezala identifikatua) zauritu dira. Frantziako poliziak Dominique Poulidoro eta Miguel Sanchez Pajares industriala, Playboy aldizkariaren Espainiako ordezkaria, atxilotuko zituen hurrengo egunean. Atxilotuek esan zuten Julio Conde, Espainiako armadako komandanteak eta Candico Acedo, Guardia Zibileko kapitainak kontratatu zituztela.
  • 1975eko urriaren 10a: Iñaki Etxabe Orobengoa hil zuten Kanpazarreko gainean, Elorrio eta Arrasate artean, Luis anaia atentatutik bizirik atera zelarik. Birritan eraso zieten lehenago familiako etxea eta jatetxea zen hartan. Estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketatzat jotzen dute, argitu gabe segitzen badu ere eta senideei biktima izaera ofizialki aitortu ez badiete ere.[4]
  • 1976ko otsailean : Angel Iturbe Abasoloren autoan bonba bat jarri zuten.
  • 1976ko uztailaren 23a : Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" Biriatun bahitu eta desagertarazi dute. AAA, ATE eta BVE izenekoek hartu zuten bere gain ekintza hau. Batzuek ETA(pm)ko Bereziak saileko arduradunei leporatu zieten. Saenz de Santamaria generalak behin baino gehiagotan iradoki du estatuaren gerra zikineko ekintza izan zela[5]. Italiako epaileek egindako ikerketa baten arabera Espainiako zerbitzu sekretuentzat lan egiten zuten italiar faxisten talde batek Pertur bahitu eta Espainiako poliziei entregatu zien. Horren arabera Pier Luigi Concutelli izan zitekeen egileetako bat [6]. ETA (p-m) erakundeak Donostiako Brigada Politiko-sozialeko hiru polizia identifikatu zituen egun horretan Behobian ikusi zituztelako: Ferreiros, Lopez Arribas eta Escudero izenekoak. Escudero hori Informazioko Brigada Zentraleko buru izendatuko zuen PSOEko gobernuak[7].

1980ko hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
  • AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
  • Josu Mirena Landa Gorostiza: Indarkeria politikaren ondorioz izandako giza eskubideen urraketen biktimak, Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Gasteiz, 2009. ISBN 978-84-457-2915-1.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]