Filipe I.a Frantziakoa
Filipe I.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1060ko abuztuaren 4a - 1108ko uztailaren 29a ← Henrike I.a Frantziakoa - Luis VI.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Champagne-et-Fontaine, 1052ko maiatzaren 23a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Melun, 1108ko uztailaren 29a (56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Fleury abadia | ||
Familia | |||
Aita | Henrike I.a Frantziakoa | ||
Ama | Ana Kievekoa | ||
Ezkontidea(k) | Berta Holandakoa Bertrade of Montfort (en) (1095 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Kapetar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Filipe I.a Frantziakoa (Champagne-et-Fontaine, 1052ko maiatzaren 23a - Melun, 1108ko uztailaren 29a) 1060-1108 bitartean Frankoen erregea izan zen. Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Henrike I.a Frantziakoa eta Ana Kievekoa zituen. Aita bizi zelarik koroatu zuten 1059an, eta 1060an bere osaba Balduino V.a Flandesko kondearen babespean egin zuten errege. 1071ean Casselgo porrota jasan behar izan zuen, baina Frisiako Robertorekin hitzarmen bat egin eta, haren iloba Berta Holandakoarekin ezkondu zen (1072-73). 1066tik Ingalaterrako errege zen Gilen I.a Konkistatzailea, bere mendekoa, indartzen ari zela ikusirik, 1078an Roberto Curthose, haren semea, aitaren kontra bultzatu zuen, eta Gilen II.a Gorria Ingalaterrako errege berriaren kontra ere lagundu zion.
Emaztearengandik bereizi eta 1092an Bertrade Monfortekoarekin bigarrenez ezkontzean, Aita Santuak eskumikatu egin zuen (1095-1105), eta horregatik ezin izan zuen parte hartu Lehen Gurutzadan. Vexin eta Valois beneganatu zituen, Bourges erosi eta Vermandois bere anaia Hugori eman zion.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1072an Berta Holandakoarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten:
- Konstantzia, Hugo I.a Xanpainakoa eta Bohemundo I.a Antiokiakoarekin ezkondu zena.
- Luis (1081–1137), oinordekoa
- Henrike (1083)
- Eudes (1087–1096)
Lehenbiziko emaztea lodia zelako zapuztu ondoren, 1092an Bertrade Monfortekoarekin ezkon du zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:
- Filipe (1093-1133 aldean)
- Fleury (1095-1119 aldean)
- Zezilia (1097-1145 aldean)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Henrike I.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1031-1060 |
Ondorengoa Luis VI.a Frantziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Frantziakoa |