Gilen II.a Ingalaterrakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gilen II.a Ingalaterrakoa
William II of England.jpg
Ingalaterrako monarka

1087ko irailaren 26a - 1100eko abuztuaren 2a
Gilen I.a Ingalaterrakoa - Henrike I.a Ingalaterrakoa
Bizitza
Jaiotza Normandia, 1060 (egutegi gregorianoa)
Heriotza New Forest Itzuli1100eko abuztuaren 2a (egutegi gregorianoa) (39/40 urte)
Hobiratze lekua Winchesterreko katedrala
Heriotza modua istripua
Familia
Aita Gilen I.a Ingalaterrakoa
Ama Matilde Flandriakoa
Anai-arrebak
Leinua House of Normandy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak erregea

Gilen II.a[1] (Normandiako dukerria, 1056 inguru — New Forest, Ingalaterra, 1100ko abuztuaren 2a), izengoitiz Gilen Gorria (ingelesez: William Rufus edo William the Red) deitua, 1087-1100 bitartean Ingalaterrako erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen Konkistatzailearen bigarren semea zen. Aitak konkistatutako Ingalaterrako erresuma jarauntsi zuen 1087an, Roberto anaia zaharrenak Normandiako dukerria jasotzen zuen bitartean. Bi anaiek elkarren kontra borrokatu zuten 1096 arte. Orduan, Robertok Normandia utzi zion Gileni eta Lur Santura joan zen Lehenengo Gurutzadan[2]. 1907an Eskoziako erregetza ere bereganatu zuen[3].

Aita bezala, gizon gogorra izan zen. Rufus goitizena zeukan, ile-gorria zelako. Oso elizkoia ere ez zen, eta Elizaren ondasun anitz bahitu zuen. Historia monjeek idazten zutenez, ondorioak bere izen onak pairatu ditu. 1100an hil zen, ehizan ari zelarik, gezi batek jota. Istripua edo hilketa izan ote zen ezin da zehaztu. Anaia, Henrike I.a, izan zuen ondorengo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen II.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.