Finlandiaren Independentzia Aldarrikapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldarrikapena finlandieraz, senatari edo gobernukideen izenpeekin Aldarrikapena finlandieraz, senatari edo gobernukideen izenpeekin
Aldarrikapena finlandieraz, senatari edo gobernukideen izenpeekin
Suedierazko bertsioa Suedierazko bertsioa
Suedierazko bertsioa

Finlandiaren Independentzia Aldarrikapena (finlandieraz: Suomen itsenäisyysjulistus; suedieraz: Finlands självständighetsförklaring; errusieraz: Провозглашение независимости Финляндии) onartu zen Eduskunta edo Finlandiako Paramentuan 1917ko abendiaren 6an. Finlandia nazio-estatu independente gisa definitu zuen aldarrikapena, errepublika formarekin, ordura arte Errusiaren barruan zeukan autonomia, Finlandiako Dukerria Handia, amaitutzat joz.

1917. urtea arte, mende bat baino gehiagoz, Errusiaren mendean izan zen Finlandian (eta lehenago, Suediaren mendean). Egoera aldatu zuena, Errusiako 1917ko iraultza izan zen funtsean. 1917 hartan, Otsaileko Iraultza izan zen eta jarraian Nikolas II.a tsarrak martxoan abdikatu zuen. Horrekin, Finlandiako Dukerri Handiaren izaera juridikoa, batasun pertsonalaren kontzeptuan oinarritua, etena geratu zen Errusiaren eta Finlandian artean, edo behintzat ikuspegi hori zuten finlandiar independentistek Helsinkin.

2017an zehar negoziazioak izan ziren finlandiarren eta Errusiako Behin-Behineko Gobernuaren artean, baina ez zen erdietsi akordio definitinorik.

Azaroan (orduko egutegi ortodoxoa, urrian, hau da, Urriko Iraultzan), Boltxebikeek hartu zuten boterea Errusian, eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatu zuren Errusiako herrientzat, sezesio eskubidea barne. Horren ondotik, Finlandiako Parlamentuak botere subiranoa aldarrikatu zuen beretzat, Finlandiako herriaren izenean. [1] Era berean Parlamentuak gobernu finlandiar berri bat izendatu zuen (Senatua, eman zitzaion izena).

Senatu horrek berehala idatzi zuen independentzia aldarrikapen bat, eta senatuko presidente edo lehen ministro efektiboak, Pehr Evind Svinhufvud-ek irakurri zuen Parlamentauan abenduaren 4an. Adierazpena bi egun beranduago onartu zen formalki.

Errusia sobietarrak (oraindik Sobietar Batasuna eratu gabe) abenduaren 22an onartu zuen Finlandiaren independentzia, Sobieten Komite Exekutibo Zentralaren ebazpen baten bidez[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]