Fist of Fury

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fist of Fury
HK Sheung Wan 犘羅上街 Upper Lascar Row poster Bruce Lee 精武門 First of Fury May-2012.JPG
Jatorria
Argitaratze-data1972
Izenburua精武門
Jatorrizko hizkuntzaYue txinera
Jatorrizko herrialdeaHong Kong
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaekintza-filma, film dramatikoa, film erromantikoa eta martial arts film (en) Itzuli
Iraupena115 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Lo Wei
Gidoigilea(k)Lo Wei
Bruce Lee

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRaymond Chow
Konpainia ekoizleaOrange Sky Golden Harvest (en) Itzuli
[[Kategoria:Orange Sky Golden Harvest (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaCheung Kwok-che (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJoseph Koo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaShanghai

web.archive.org…
IMDB: tt0068767 Filmaffinity: 109252 Allocine: 578 Rottentomatoes: m/chinese_connection Allmovie: v9371 TV.com: movies/fist-of-fury Netlix: 9366369Edit the value on Wikidata
kronologia
Fist of Fury New Fist of Fury (en) Itzuli

Fist of Fury, baita The Chinese Connection eta The Iron Hand izenburuaz ere (euskaraz Amorruaren Ukabila, Txinatar Lotura eta Burdinezko Ukabila; txinera tradizionalez 精武門, txinera sinplifikatuz 精武門 , mandarineraz Jīng Wǔ Mén eta kantoneraz Zing1 Mou2 Mun4) 1972ko Lo Wei hong-kondar zinema zuzendariaren arte martzial filma bat da. Bertan, Bruce Lee eta Nora Miao aktoreek antzeztu zuten. Bruce Lee arte-martzial borrokalari ospetsua zenak protagonistaren papera antzeztu zuen bigarren filma izan zen, lehenbizikoa 1971ko The Big Boss filma izan zelarik.

Filma honetan bi arte martzialen arteko norgehiagoka begibistakoa da: bateetik, txinatar kung fua, eta bestetik, japoniar karatea.

Bestalde, eta bitxikeria gisa, garai hartan ezezaguna zen eta gaur egun asko ospetsua den Jackie Chan aktoreak borroka eszenetan borrokalari gisa ordezko antzezpenak burutu zituen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1948ko ekaina, Txinako Shanghai hiria. Chen Zhen (Bruce Lee) arte martzial ikasle gaztea bere betiko kung fu eskolara itzuli eta bere maisua zena bapatean zendu dela jakin berri du, gertakizun honek asko suminduko duelarik. Maisuaren hiletan japoniar karate eskola batetako kideen bisita iraingarria jasan ostean, japoniarrek txinatarrei euren eskolan ezartzeko kartel bat emango diete, bertan honakoa ipintzen duelarik: “Asiako gixajoak”. Hortaz, Chenek japoniarrei lezio umiliagarri bat eman eta euren hitzak janaraztea erabaki du, japoniarrei sekulako jipoia emanez.

Denen barregarri direla sentituz, japoniarrek mendeku egarriz txinatarren aurkako liskarrei hasiera emango diete, iskanbila hauen erdian Chenek bere maisua pozoitua eraila izan zela deskubrituko duelarik. Maisuaren hilketaren arduradunen aurka mendekatzea erabakiko du, horretarako Chenek japoniarren eskola eta haien aliatua den Petrov errusiaren aurka borrokatu beharko duelarik, borrokaldi latz horretan garaile izatekotan, Chenek bere arte-martzial trebezia guztia beharko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bruce Lee: Chen Zhen.
  • Nora Miao: Yuan Le-erh.
  • James Tien Chang: Fan Chun-hsia.
  • Feng Tien: Fan.
  • Paul Wei Ping-ao: Hu.
  • Maria Yi: Yen.
  • Lee Quin: Hsu.
  • Lo Wei: inspektorea.
  • Hwong Chung Hsin: Tien.
  • Han Yin-chieh: Feng Kwai-sher.
  • Feng Wi: Yoshida.
  • Tony Liu: Chin.
  • Chin San: Tung.
  • Riki Hashimoto: Hiroshi Suzuki "Suzuki jauna"
  • Robert Baker: Petrov "Errusiarra".
  • Lam Ching Ying (ordezkoa)
  • Jackie Chan (ordezkoa) (krediturik gabe).
  • Wei Ping-Ao: Wu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]