MS-DOS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
MS-DOS
StartingMsdos.png
Jatorria
Sorrera-urtea 1981
Argitaratze-data 1981
Azken bertsioa 8.01
Ezaugarriak
Euskarria Intel 8086 Itzuli
Programazio-lengoaia Mihiztatzaile
Telesaila DOS
GUI tresnak Komando lerroko interfaze
Deskribapena
Oinarritua CP/M Itzuli
Unix
Honen eragina jaso du CP/M Itzuli eta Xenix Itzuli
Ekoizpena
Garatzailea Microsoft
www.microsoft.com/resources/documentation/windows/xp/all/proddocs/en-us/windows_dos_overview.mspx
Iturri-kodea https://github.com/microsoft/ms-dos
kronologia

86-DOS Itzuli MS-DOS Microsoft Windows

MS-DOS Microsoften sistema eragile bat da, DOS familiari dagokiona. IBM PC ordenagailuetarako sortu zen sistema eragile hau eta 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkada hasieran erabilera handia izan zuen. Agindu guztiak testu bidez egiten dira, komando-lerro baten bidez. MS-DOS (MicroSoft Disk Operating System edo itzulita Diskoko Sistema Eragilea) erabiltzaile bakarra eta ataza bakarreko sistema eragile bat da, hau da, sistemaren baliabideak pertsona bakarrak erabili eta ordenagailuak aldi berean ezin du aplikazio bat baina gehiago prozesatu. Erabiltzaileak exekutatu duen programa edo ataza bukatu arte sistemaren baliabideak ezingo ditu beste inork erabili.

MS-DOS 1981. urtean sortu zen QDOS izenarekin eta Microsoft ez zen beste enpresa batek sortu zuen, Seattle Computer Products izenekoa. Microsoft-ek sistema eragilea erosi eta aldaketa batzuekin kaleratu zuen 1986. urtean. Merkatuaren jabe egin eta Windows agertu zen arte PC-etako sistema eragilerik erabiliena izan zen, 6.22 bertsioa izan zela azkenekoa.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erabiltzaile bakarreko sistema eragilea da.
  • Monoprogramazio eta monoataza: Aldi berean programa bakarra exekuta dezake.
  • Testu moduko interfazea du, komunikazioa komando bidez egiten dela.
  • Memoria eta Sarrera/Irteera periferikoen kudeaketa egiten du.

MS-DOSaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MS-DOS-ek zuhaitz egitura du eta diskoen datuak kudeatzeko hiru elementuren inguruko estrukturak sortzen ditu: Diska-Unitateak, Direktorioak eta Fitxategiak.

Diska unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan bereizketa bat egitea beharrezkoa da alde batetik unitate fisikoak eta bestetik unitate logikoak desberdindu behar direlako. Unitate fisikoa, diska unitate fisiko edo erreala dela esango genuke, hau da ukigarria dena. Unitate logikoa ordea Sistema Eragileak unitate fisiko oso edo partizionatutako diska zatiari egiten dion adierazpena da.

Honela, MS-DOS-ek unitate logikoak adierazteko alfabetoaren hizki bat eta bi-puntu ikurarren bidez egiten du ( A: / B: / C: ...). A eta B unitateak diskette unitateentzat gordeak ditu MS-DOS-ek eta Microsoft-en edozein sistema eragileak ere. C unitatea diska gogor moduko lehenbiziko unitate logikoari ematen zaio eta hortik aurrerako hizkiak besteei.

Fitxategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi bat informazioaren biltegiratzeko beharrezkoa den elementua da, datuek unitate batean gordeak izan ahal izateko fitxategi batean egon edo fitxategi bat sortu behar dute. Fitxategi baten edukiak beste erlazionatutako datuekin edo programa batekin du zerikusia eta horregatik hainbat fitxategi mota dago. Fitxategiak bereizteko, izenaz gain luzapen konkretu bat dute, fitxategi mota definituko duena.

Direktorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Direktorioak fitxategiak gordetzeko egitura bereziak dira, karpeta modukoak. Hainbat direktoriotan bana daiteke unitate logiko bat eta bertan azpidirektorioak ere sor daitezke zuhaitz egitura baten moduan antolatuta.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.