Flaco Jiménez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Flaco Jiménez
Flaco always Rocko! (7992652467).jpg
Bizitza
Jaiotza San Antonio1939ko martxoaren  11 (80 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerak musikaria, abeslaria eta kantugilea
Musika instrumentua akordeoia
ahotsa
Diskoetxea Rounder Records Itzuli
IMDb nm0422936
www.thetexastornados.com/

Leonardo "Flaco" Jiménez (San Antonio, Texas, 1939ko martxoaren 11) estatubatuar kantari, musikagile eta soinu-jotzailea da. Estatu Batuen hegoaldeko espainiar tradizioa, Erdialdeko Europakoa eta anglosaxoia nahasten dituen tex-mex musikaren interprete ezaguna da. 1986an, mexikar-amerikar abesti onenaren Grammya irabazi zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flaco Jiménez eta Max Baca, 2013

Bere aitona Patricio Jiménezek asmatutako estiloari jarraitzen dio Flacoren musikak. Erdialdeko Europako polka Texaseko gustura egokitzen saiatu zen Patricio Jiménez. Hasieran Texas Chicano esan zitzaion estilo horri. Flacok urrutirago eraman zuen tex-mex estiloa, eta edozein musika-modurekin nahastu zuen. Peter Rowanekin disko pare bat grabatu zituen, eta 1976an Ry Cooderrek bere taldean sartu zuen. Chicken skin music eta Cooder Show Time egin zituzten elkarrekin zuzenean, eta bien elkarlanak urte asko iraun zuen.

Hamarkada horretan dozena bat disko grabatu zituen, nahiko tradizionalak, errepertorioaren oinarria rancherak zirela. Viva Según izan zen interesgarrienetakoa. 1986an etorri zitzaion ospea, urteko lan mexikar-amerikar onenaren Grammya jaso zuen Ay te dejo en San Antonio diskoarekin. Horren ondoren oso disko onak egin zituen; esate baterako, Flaco´s Amigos, Ry Cooderren eta Peter Rowanen parte-hartzearekin. 1990ean Suitzako Montreuxeko Jazz Jaialdian izan zen, eta 1992an WOMADen (World of Music, Arts and Dance).

1990ean agertu zen, bestalde, Texas Tornados taldearekin egin zuen izen bereko lehen diskoa. Bertan entzule anglosaxoiei zuzenduriko tex-mex musika egin zuen, ingelesezko testuak erabiliz, rock-and-roll eta countryaren ukituekin. Disko horrekin beste Grammy bat irabazi zuen. 1992an Partners kaleratu zuen, Stephen Stills, Dwight Yoakam, Ry Cooder, Los Lobos, Emmylou Harris, John Hiatt eta Linda Ronstadten parte-hartzearekin. Rolling Stonesekin, La Guardiarekin, Oskorrirekin eta Vargas Blues Bandekin ere aritu da elkarlanean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1975 : El Rey De Texas (D.L.B. Records)
  • 1976 : A Mis Amigos Cariñosamente (D.L.B. Records)
  • 1977 : Clavelito Clavelito (D.L.B. Records)
  • 1977 : El Principe Del Acordeón (D.L.B. Records)
  • 1977 : Flaco Jiménez Y Su Conjunto (Arhoolie Records)
  • 1988 : Flaco's Amigos (Arhoolie Records)
  • 1991 : San Antonio Soul (Rounder Records)
  • 1992 : Partners (Warner Bros. Records)
  • 1994 : Flaco Jiménez (Arista Records)
  • 1996 : Buena Suerte Senorita (Arista Records)
  • 1998 : Said and Done (Virgin Records)
  • 2002 : Sleepytown (Back Porch Records)
  • 2003 : Squeeze Box King (Compadre Records)
  • 2009 : Ya Volvi De La Guerra (Fiesta Records)
  • 2009 : Arriba el Norte (Rounder Records)
  • 2009 : Entre Humo y Botellas (Rounder Records)
  • 2014 : Flaco & Max: Legends & Legacies (Smithsonian Folkways Recordings)

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999 : One Night at Joey's (Live) (Sony Records)

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Rancho de la Ramalada (Joey Records)
  • 1993 : Ay Te Dejo En San Antonio Y Mas ([Arhoolie Records)
  • 1993 : Un Mojado Sin Licencia and Other Hits From the 1960s (Arhoolie Records)[1]
  • 1995 : Flaco's First! (with Los Caminantes) (Arhoolie Records)
  • 1995 : 15 Exitos (Joey Records)
  • 1999 : Best of Flaco Jiménez (Arhoolie Records)
  • 2001 : Ultimo Tornado (Warner Bros. Records)
  • 2001 : 20 Golden Hits (Hacienda Records)
  • 2002 : Flaco's Favorites: 14 Fabulous Tracks (Fab14 Records)
  • 2003 : Contiene Exitos, Prieta Case Se Me Olvido Otra Vez (Discos Ranchito)
  • 2006 : Fiesta Del Rio (Fiesta Records)
  • 2010 : Melodias (Joey Records)
  • 2010 : Polkas y Mas... (Joey Records)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]